EAko Gipuzkoako zerrendaburu Jesus Mari Larrazabalek Hezkuntza planak, etorkizuneko beharrizanetara moldatu beharko direla esan du, eta geroan defizita izango duten alorrak indartu beharko direla gaineratu; Anestesiologia, errehabilitazioa, pediatria, erradiologia, traumatologia eta psikiatria kasu.
EAko Gipuzkoako zerrendaburu Jesús Mari Larrazabal gaur goizean Donostiako Onkologiko berrian izan da, eta osasun mailan, EAk dituen proposamenak aditzera eman ditu. Larrazabalek egungo BPGeko %5etik %7ra igo nahi du osasunean egiten den gastua, egungo beharrei aurre egin asmoz, eta geroak ekarriko dituen erronkak egokiro kudeatzeko. Larrazabalek azaldu du modu osoan eta eraginkorretan egin behar diogu aurren erabiltzaileen, gaixoen eta gizartearen eskaerei. Ospitale Onkologikoari buruz, hiru gauza azpimarratu ditu: “ikerkuntza-berrikuntza, asistentzia eta prebentzio mailan egiten duen lana”, Europako zentro hoberenen artean kokatu dena.
Gipuzkoako zerrendaburuak Osakidetzak umeen unitate onkologikoak eratzearen beharraz ohartarazi du, atentzio onkologikoraiko familia eta ospitaleei eman behar zaien bermearekin.
Jatorria: EA