Gizarte bazterketaren aurka borrokatzeko enplegua eta laneratzea lehenetsi behar direla uste du Eusko Alkartasunak. Hala, pobreziaren aurkako eta gizarteratzearen aldeko borroka bi norabidetan egin behar dela adierazi du Unai Ziarreta EAko lehendakarigaiak: batetik, diru sariak, oinarrizko errenta eta gutxieneko laguntza ekonomikoak jasotzeko eskubidea bermatuta, eta, bestetik, enpleguaren bitartez laneratzeari bide emanda. Bi helburu horien alde lan egingo du EAk datozen lau urteetan, Ziarretak jakinarazi duenez.

Donostiako Belartza Gizarteratze enpresen zentroari bisita egin dio EAko hautagaiak, Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu eta Bizkaiko zerrendaburuarekin, eta Jesus Mari Larrazabal Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera. Gizarte larrialdietarako laguntzak eta soldaten zein pentsioen osagarriak bazterketaren aurka borrokatzeko «tresna garrantzitsuak» dira, baina ez dira nahikoak, Ziarretaren irudiko. EArentzat enplegua da gizarteratzea lortzeko tresnarik eraginkorrena. «Enplegua giltza da bazterketa pairatzen duten herritarren laneratzea lortzeko, eta neurri batean pertsona horiei duintasuna eta bizitza normalizatua bermatzeko», azpimarratu du.
Hori horrela, datozen urteetan laneratze enpresak bultzatuko dituela hitz eman du Ziarretak, orain arteko esperientziak erakusten duelako enplegua sortzeko «formula bikaina» direla. Gogorarazi du EAren departamentuaren ekimenez Eusko Jaurlaritzak urtean 9 milioi euro ematen dituela zeregin horretara, eta 2003az geroztik, 600 lanpostu berri sortu direla EAEn gisa horretako enpresen bitartez.
Lotura: Albistea Berrian
Jatorria: EA/Edurne Begiristain/Berria