Atzo, martxoak 17an Europako Batzordea, Kontseilua eta Parlamentuak lan orduen luzapenari buruz izan zuten eztabaidaren inguruan, Eusko Alkartasunako eurodiputatu Mikel Irujok hurrengo adierazpenak egin ditu:

Eusko Alkartasunak Europako Parlamentuaren jarrerarekin bat dator, zeinek jada malgutasun zabala ematen dien nola langile hala ugazabei. Baina ez dugu malgutasuna hau larregi zabaldu nahi aldaketarik onartzen ez duen Kontseilu baten aurrean. Osasun eta ziurtasunari buruzko legedian aukera horiek onartzea, izan ere lanordu a luzatzeko aukera langileria eta hiritarrentzat arriskutsuak izan daitezke.
Parlamentuak jada konponbidea luzatu zuen emergentzia zerbitzuetan ematen diren larregizko lanorduei dagokionez. Izan ere, zerbitzu hauetan ordutegiz kanpo lan egiteak, pertsona bat fisikoki lantokian egoteari erreferentzia egiten dio, eta beraz zeharo arrazoiz kanpokoa da ordu hauek “atseden orduak” edo “ordu libreak” moduan kontatzea.
48 lanorduko asteak beharrezko malgutasuna eskaintzen du lan eskaera handiko uneentzako, langileen eta ingurukoen osasuna zein ziurtasuna errespetatzen dituen aldi berean.
Jatorria: EA