Eusko Alkartasunak ordezkaritza zabala bidali zuen larunbatean Donostian egin zen manifestaziora
Eusko Alkartasunak Donostian ‘Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztiontzat’ lelopean egindako manifestazioan parte hartu du, Pello Urizar idazkari nagusia buru izan duen ordezkaritza batekin. EAk ezker abertzaleko hainbat buruzagiren atxiloketen kontrako iritzi argia agertu du berriro ere eta indar subiranisten arteko gutxienezko akordio baten beharra berretsi du, ekintza batasuna bat-bateko salaketetatik baino harago joan dadin. Halaber, EAk ezinbestekotzat jo du alderdi politikoak polizia-operazio horri iniziatiba politikoarekin erantzuteko gauza izatea.
Jatorria: Eusko Alkartasuna