EAko buruzagiak atunontziko arrantzaleak askatzeko ahalegin guztiak egin ditzala eskatu dio Madrilgo Gobernuari
Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak espainiar Gobernuari egotzi dio ‘Alakrana’ atunontziaren egoerak okerrera egin izanaren ardura, “bere ausardiarik eta sendotasunik ezarekin Gobernua arrantzaleen bizitza arriskuan jartzen ari delako”.
“Alakrana’-ren bahiketari dagokionean Zapateroren Gobernuak duen jarduera ez da batere bidezkoa, bere ekintzekin arrantzaleen bizitza arriskuan jarri eta haien askapena oztopatzen ari delako”.
Hori dela eta, EAko buruzagiak espainiar Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari ahalegin guztiak egin ditzatela eskatu die beren arreta osoa arrantzaleen askapenean jartzeko eta orain arte erakutsi duten eraginkortasunik eza alde batera uzteko”.
Azkenik, Badiolak EAren elkartasuna eta babesa adierazi die arrantzaleen senitartekoei.
Jatorria: Eusko Alkartasuna