Bi alderdi abertzalek Asturias Printzea Saria Edurne Pasabani emateko eskatzeak koherentziarik eza adierazten duela salatu du Gipuzkoako EAk.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiak, bertan EAJk eta Hamaikabatek dituzten ordezkariek barne, kirol alorreko Asturias Printzea Saria Edurne Pasabani emateko eskaera egiteko asmoa iragarri ondoren, planteamendu horrek EAJk zein H1!-ek iparra galdu dutela agerian utzi duela adierazi du Gipuzkoako Eusko Alkartasunak. EAko koordinatzaile Iñaki Agirrezabalagaren esanetan, “ulertezina da benetan bi alderdi abertzalek espainiar monarkiaren babesa eskatuz ibiltzea, euskaldunok ez baitugu Asturias Printzeak saritu beharrik eta are gutxiago horren eske ibili beharrik”.
EAk Edurne Pasabani zorionak eman dizkio munduko 14 zortzimilako gailurrak igotzea lortzeagatik eta argi du tolosarrak edozein sari jasotzeko adina meritu egin dituela, “baina horrek ez gaitu gure konbikzio politikoak baztertzera eta espainiar monarkiaren babesa eta sariak eskatzera eraman behar”, zehaztu du Agirrezabalagak.
Jatorria: Eusko Alkartasuna