EAko ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen ESAITek antolatutako manifestazioan Euskal Herriko selekzioaren aldeko oihua egin
Milaka lagun elkartu ziren Gasteizko kaleetan Euskal Herriko selekzioaren aldeko oihua egiteko, eta, bide batez, azken egunetan sortutako eztabaidari behingoz bukaera eman ahal izateko. «Ez goaz inoren kontra; herri honek selekzio propioa izateko eskubidea aldarrikatu egin nahi dugu».
Antxon Belakortu Gasteizko Udaleko EAko zinegotziak «Manifestazioan Espainiako saskibaloi selekzioa ikustera joan direnak baino gehiago gaudela adierazgarria da» esan zuen. Bide batez, gogorarazi zuen saskibaloi partidak ikusteko 4.000 gonbidapen banatu direla azken egunetan. «Lotsagabekeria da normaltasuna aldarrikatzea Espainiako selekzioari babes eman nahi diotenentzat, eta, aldi berean, Euskal Herria animatu nahi duten horiei izorra daitezela eskatzea».
Alderdi politiko, sindikatu eta hamaika elkarteren ordezkariez gain milaka gizabanakok babestu zuten ESAITen aldarrikapena.
Jatorria: Eusko Alkarrtasuna