EAk bat egingo du bihar Iruñean independentziaren aldeko martxa berdearekin.
Pello Urizar idazkari nagusia buru izango duen EAko ordezkaritza batek parte hartuko du bihar Independentistak Sareak deitutako manifestazioan, Iruñean. Urizarrekin batera, Ikerne Badiola Komunikazio idazkaria eta Maiorga Ramirez Nafarroako koordinatzailea ere izango dira independentziaren aldeko martxa berdean.
Jatorria: Eusko Alkartasuna