Nafarroa Bai koalizioa mantentzearen aldeko apustua egin du EAk, bere apostu estrategiko nazionalari uko egin gabe

La Asamblea Nacional de Eusko Alkartasuna se ratifica en la validez de NaBai como apuesta electoral y de los acuerdos estratégicos y nacionales firmados con anterioridad

La Asamblea Nacional de EA apuesta por NaBAi y los acuerdos estratégicos

NaBai eta akordio estrategikoen balioa azpimarratu du EAko Batzar Nagusiak

“EA apuesta por cumplir su compromiso de mantener la coalición Nafarroa Bai, sin perjuicio de su apuesta estratégica por la acumulación de fuerzas abertzales y progresistas en toda Euskal Herria”

Nafarroa Bai koalizioa mantentzearen aldeko apustua egin du EAk, bere apostu estrategiko nazionalari uko egin gabe

La Asamblea Nacional de Eusko Alkartasuna reunida hoy en la sede de Gasteiz ha ratificado la validez de Nafarroa Bai como coalición electoral para las elecciones forales y municipales de mayo en Nafarroa así como de los acuerdos estratégicos y nacionales firmados durante el último año. Así, la formación no firmará ningún documento más allá de las Bases Políticas, Programáticas y Organizativas de NABAI para el periodo 2011-2015.

La Asamblea Nacional de Eusko Alkartasuna, máximo órgano entre congresos, ha aprobado la propuesta de resolución realizada por la Ejecutiva Nacional del partido en una reunión de urgencia convocada cuando el jueves pasado los socios de la coalición electoral, a menos de 24 horas para la firma del acuerdo electoral, cambiaron las condiciones establecidas con anterioridad.

La Asamblea, que ha sido larga y muy participativa, ha aprobado por mayoría cualificada la propuesta que establece tras escuchar las explicaciones de Pello Urizar, secretario general, sobre los acontecimientos y negociaciones de la última semana.

El texto aprobado por la Asamblea establece que Eusko Alkartasuna “decide libremente su propia estrategia política, electoral y de pactos en pos de sus aspiraciones y objetivos a corto, a medio y a largo plazo” y se critica la intención de los socios de NaBai de “interferir en la estrategia política de este partido, usando en beneficio de sus intereses partidistas un proyecto ilusionante como Nafarroa Bai, del que Eusko Alkartasuna ha sido y sigue siendo socio fundador, inspirador y protagonista”.

Desde esa libertad, Eusko Alkartasuna ha decidido cumplir su reiterado compromiso de mantener en todo caso la coalición Nafarroa Bai, sin perjuicio de su apuesta estratégica por la acumulación de fuerzas abertzales y progresistas en toda Euskal Herria.

Concluida la Asamblea, Pello Urizar ha enviado la propuesta de resolución aprobada a los socios de NaBai, mostrándoles su disposición a ofrecer cuantos datos y explicaciones crean necesarios.

BATZAR NAGUSIAREN EBAZPEN-PROPOSAMENA NAFARROA BAIRI BURUZ

Eusko Alkartasuna alderdi nazionala eta subiranoa da, eta ordezkaritza instituzionala du Euskal Herriko lurralde guztietan. Hori horrela, EAk askatasun osoz erabakitzen du bere estrategia politikoa, elektorala eta itunen ingurukoa epe labur, ertain eta luzerako helburuak lortze aldera. Estrategia hori EAren barne-organoen erabaki subiranoen bitartez bakarrik -Batzar Nagusi honetan bereziki, bera baita biltzarren arteko organo gorena- aldatu edota egokitu dakieke herri honen errealitate ezberdinei.

Horregatik guztiagatik, Eusko Alkartasunak egun Nafarroan dituen bazkideen borondate argia tinko salatu nahi dugu, alderdi honen estrategia politikoan nahasi nahi izan dutelako, Nafarroa Bai bezalako proiektu ilusionagarri bat haien interes alderdikoien mesederako erabiliz. Nafarroa Baik Eusko Alkartasuna sortzaile, sustatzaile eta protagonista izan du eta badu oraindik; Nafarroa Bai asmo ireki eta integratzaile batekin jaio zen, Nafarroan UPN eta PPren eskumari gobernu-alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin, eta lehentasun horri eutsi behar dio gaur egun. Horixe aldarrikatzen dugu oraindik eta horixe aldarrikatuko dugu aurrerantzean, koalizioaren barruan edo koaliziotik kanpo, gure adierazpen eta iritzi askatasuna eta politikan jarduteko dugun eskubidea zilegitasun osoz erabiliz.

Nafarroa Garaia gure herriak, Euskal Herriak, dituen zazpi herrialdeetako bat da. Historikoki, herrialde horretan Eusko Alkartasunak erreferente politiko eta institucional argia ordezkatu du, UPNren proiektu baztertzaile, ultrakontserbadore eta antiabertzalearen aurrean. Abiapuntu horretatik bertatik Eusko Alkartasunak Nafarroa Bairen sorrera sustatu zuen 2003. urtearen amaieran, Madrilen ordezkaritza abertzale bat lortu ahal izateko. Batasun abertzalea izan da geroztik inspiratu gaituen printzipioa, betiere bide politiko eta demokratikoak bakarrik erabiltzearen aldeko apustua oinarritzat hartuz. Une hartan abertzaletasun osoarentzat oso garrantzitsua izan den tresna bat sortzea ahalbidetu zen eta orain, subiranista guztiek bide politiko eta demokratikoen aldeko apustu sendoa egiten duten honetan, posible izan behar du indar abertzale, aurrerakoi eta ezkerreko guztiek bat egiteak, Nafarroan Euskal Herri osoan bezala.

Horregatik, 2011ko maiatzaren 22ko udal eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei begira, EAk ahalegin guztiak egin ditu batasun hori ahalbidetzeko, eta Ezker Abertzalearen balizko sarrerari ateak irekita utzi beharra aldarrikatu du, guztiok onartzeko moduko baldintzetan eta ezker abertzalearen legeztapenak hori ahalbidetuko zuen neurrian. EAk, betiere Nafarroa Bai koalizioa mantentzeko behin baino gehiagotan berretsi duen konpromisoa betetzearren, eta Euskal Herri osoan indar abertzaleen eta aurrerakoien arteko metaketaren aldeko apustu estrategikoari eutsiz, Batzar honi eskatzen dio ebazpen-proposamen hau onar dezala:

1.- 2011ko maiatzaren 22ko udal eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako Nafarroa Bai Hauteskunde-Koalizioaren sinatzea dela eta, Eusko Alkartasunak Nafarroa Bai Nafarroan aldaketa politikoa eta soziala lortzeko tresna eraginkorra den uste osoa du. Gaur, duela zortzi urte bezalaxe, Eusko Alkartasunak bat egiten du koalizioaren hasierako printzipioekin, nafar eskuma instituzioetatik kanpo uzteko helburuarekin, alegia, politikan, gizarte mailan, ekonomian eta hizkuntza arloan Nafarroako herritarren nortasunarekin bat etorriko den kudeaketa egokiago bat egiteko.

2.- Eusko Alkartasunako militantziak indar subiranisten metaketaren aldeko apustua egiten du behin betiko bakea eta normalizazio politikoa lortze aldera, eta independentzia erdiesteko autodeterminazio eskubidea erabiltzeko urrats eraginkorrak emate aldera. Apustu horrek izaera estrategikoa eta nazionala du, eta berretsi egin da azkeneko Biltzar Nagusiaren Txosten Politikoan eta Euskal Herriaren Independentziaren Aldeko Akordio Subiranista Sustatzeko Eusko Alkartasunaren Oinarrizko Proposamenean (Miramarreko Agiria). Apustu horrek Lortu Arte akordioa, Ezker Abertzalearekin, eta Euskal Herria Ezkerretik ituna, Ezker Abertzale eta Alternatibarekin, sinatzea ahalbidetu du. Bi hitzarmen horiek ekarpen garrantzitsuak dira herri honen panorama politikorako, eta baita ere Gernikako Akordioa, gure ibilbide-orria Euskal Herrian bakea lortzeko.

3.- Indar abertzaleen metaketaren aldeko apustu honetan, Nafarroa Bairen hasierako printzipioei jarraitzeko eta nafar eskumari tokia kentzeko irekia eta anitza izan behar duen apustu honetan -beto edo baztertzerik gabe- , Eusko Alkartasunak bere egiten ditu NABAIk 2011-2015rako hitzartutako Oinarri Politikoak, Programatikoak eta Antolakuntzakoak, eta 2011-2015 legealdirako Nafarroako Parlamentuan zein Nafarroako Udaletxeetan gure apustu instituzional bakarra Nafarroa Bai dela adierazten dugu. Beraz, Nafarroari dagokionez eta legealdi horri begira beste edozein hauteskunde-konpromiso baztertzen dugu; ez, ordea, estrategikoak, eta horrek ez dakar, inolaz ere, indar abertzale, aurrerakoi eta ezkerreko guztien metaketaren alde, Nafarroan ere bai, lan egiteari uko egitea.

EBAZPEN-PROPOSAMENA JAITSI

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna