Euskal Preso Politikoen Kolektiboak prozesu politikoan parte har dezan eta bake bidean bere laguntza lortzea da lortu nahi den helburua. Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaidek, eta Oskar Matutek, Alternatibako bozemaileak prentsaurrea eman dute ekimenaren helburuak azaltzeko.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak prozesu politikoan parte har dezan eta bake bidean bere laguntza lortzea da lortu nahi den helburua. Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaidek, eta Oskar Matutek, Alternatibako bozemaileak prentsaurrea eman dute ekimenaren helburuak azaltzeko.
Carrere, Etxaide eta Matute presoen kolektiboarekin harremanetan jarri eta beren ekarpenak bideratuko duen lantaldea osatzen dute.
Honakoa esan dute Carrerek, Etxaidek eta Matutek:
Gernikako Adierazpena sinatzen dugun alderdi, sindikatu eta eragileek , baikorki baloratu nahi dugu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) lehenik modu pribatuan eta ondoren publikoki gurekin harremanetan jartzeko erakutsi duen nahia eta interesa.
Garrantzia handikoa ikusten dugu Euskal Herrian abian den prozesuan EPPK ak egin dezakeen ekarpena, beste eragileekin batera. Eta beraz, EPPKak Gernikako Akordioa sinatzea eta bertako partaide izatea positiboki baloratuko genuke. Zenbat eta kolektibo, eragile gehiago batu, are eta indar handiagoa, abian den bake eta normalizazio politikoa gauzatzeko. Beste eragile politiko,
sindikal eta sozialekin elkarlanean, EPPK.k prozesu honetan parte hartze aktiboa izan behar duela pentsatzen dugu. Hori da gure borondatea.
Zentzu honetan, Gernikan batzen garen eragileok luze baino lehen Kolektiboarekin harremanetan jartzea adostu dugu. Datozen asteotan EPPK-ko mintzakideekin aurrez aurre biltzea da gure asmoa, horretarako gure aldetik ordezkaritza jada zehaztu dugularik.
Bi estatuei eskaera luzatu nahi diegu ireki eta mantendu asmo dugun harreman iraunkor honetan oztoporik jarri ez dezaten. Presoei aplikatzen zaien sakabanaketa krudel eta legez kanpokoaren eraginez, milaka dira euren senideek astebururo ibili behar dituzten kilometroak. Oraingoan gu
izango gara Huelvatik Bretainaraino bidea egingo dugunok. Eta hori, bada oztopo. Gernikako Akordioa sinatu dugun eragileok modu libre eta duin batean garatu nahi dugu EPPK-rekiko harremana. Eta horrela izan dadin eskatzen diegu bi gobernuei. Euren parte hartzea funtsezkoa bai deritzogu bake bide eta konponbide demokratikoak aurrera egin dezan. Hala suertatu baita munduan
ezagutu ditugun jatorri politikoko beste gatazka batzuetan, kasurako Irlanda, Hegoafrika edo Palestina.
Gernikako akordioan jasotzen den euskal preso politikoei dagokien atala berrestu nahi dugu bestetik. Prozesu demokratikoa bururaino eramateak, gatazka politikoa konpontzearekin batera, euskal preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea lehen bai lehen ekarri behar du . Bide horretan,
une honetan espetxeetan ezarri diren muturreko egoerak gainditzeko urratsak eskatzen ditugu.
Inongo xantaiarik eta baldintzarik gabe, gaixotasun larriak dituzten presoak askatu, kalean legez behar luketen presoak askatu, isolamendu politika eten eta bizi osoko zigorrarekin nahiz sakabanaketarekin bukatzea. Benetako amnistia helburu izanik, preso politikoen eta gizartearen beraren duintasunerako.
Egoera berri bat ireki da gure herrian, eta behar beharrezkoa da kartzela politika honekin bukatzea. Irekia den prozesuaren norabidean bi Estatuei eskaera egiten diegu bake bidea eta aterabide demokratikoak zailtzen dituzten neurriak bertan behera uzteko. Horien artean, euskal preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politika.
Jatorria: Eusko Alkartasuna