Milaka eta milaka lagunek aldarrikatu dute, beste behin, Sorturen legalizazioa. Berriz ere, Bilboko kale nagusiak bete dituzte proiektu politiko guztiak legeztatzeko eskatuz, normalizazioa aldarrikatuz, eta bakeranzko prozesua bultzatzeko prestutasuna erakutsiz. Asko, eta askotarikoak bildu dira Bilbon, isilean, Sortu legeztatzeko eskatuz egindako bigarren nazio manifestazioaren leloa eskuetan hartuta: Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain!.

El secretario general de EA, Pello Urizar, ha criticado la decisión “política” del Tribunal Supremo al impedir la inscripción de Sortu en el registro de partidos y ha advertido de que “en breve se verá” que esa determinación “no tiene recorrido”.

De forma previa al inicio de la manifestación convocada en Bilbao por los firmantes del Acuerdo de Gernika para pedir la legalización de Sortu, Urizar ha interpretado que la respuesta a la marcha demuestra que la sociedad vasca “tiene una apuesta clarísima porque haya una situación de normalización total en la política vasca”.

“Estamos aquí para demostrar que la sociedad se compromete en trabajar por una apuesta exclusivamente por las vías políticas”, ha afirmado.

En ese sentido, ha puntualizado que la determinación del Tribunal Supremo de “bloquear la normalización política de todas las fuerzas y, en concreto, de Sortu” es “una decisión política, no jurídica”. “Creemos que había una decisión ya tomada, creemos también que no tiene recorrido y que, en breve, eso se verá”, ha advertido.

Urizar ha expresado el respaldo de EA a que la izquierda abertzale cuente con “su propia marca política” para desarrollar “su proyecto político”. “La sociedad vasca hoy también va a dejar claro su apoyo a esta opción”, ha concluido.

Al finalizar la marcha, Maider Carrere de Gazte Abertzaleak ha hecho público el manifiesto acordado por los firmantes del Acuerdo de Gernika; es el que sigue:

“Gaurko arratsaldean Bilboko kaleetan agerian geratu dira Euskal jendartearen eskaera eta Euskal Herria normalizazio politiko eta bake eszenatoki baterantz daraman prozesuarekin dugun konpromisoa. Eta bide horretan, gaur hemen, espainiako Estatuari exijitzen diogu giza eskubideetan oinarritzen diren eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuak izan daitezen eta Gernikako Akordioan egindako eskariei modu positiboan erantzunez, bere politika alda dezala eta normalizazio politikoa ahalbidetzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala lehen bait lehen.

Pasa den astean Espainiako Auzitegi Gorenak Sortu ez legeztatzeko hartutako erabakiak ezinegon handia eragin arren lurralde eta ideologia desberdinetatik etorritako milaka eta milaka euskal herritarrok bat eginez, erabaki horrek eragin nahi zuen etsipena gainditu dugu gaur.

Azken hilabeteetan espainiar Estatuko ordezkari politikoek euskal gizarte gehiengo zabalean etsipena errotzea nahi dute. Euskal Herrian bake eta normalizazio prozesu bat abiarazita, espainiar Estatuko ordezkariek prozesua bera ukatu besterik ez dute egin nahi.

Irailaren 25etik hona, Gernikako Akordioa izenpetu genuenetik hona, hain zuzen ere, prozesu hori den ibilbideko zati bat egin dugu. Kosta ahala kosta, desberdinen artean elkarlanean aritzen ikasten ari gara-eta, Akordioaren letrari dinamika soziala ematen hasi gara. Lehenengoz, Akordioaren edukia jendarteratu dugu, jendeak gure eskutik Gernikako Akordioak zer dion jakin dezan, gizarteak martxan dagoen prozesuan izan behar duen protagonismoa hartzea posible egiteko. Bigarrenez, Akordioarekiko atxikimendu gehiago batu dugu, Gernikako Akordioak ateak irekita dituela nabarmen dadin. Eta azken hilabeteetan batez ere Gernikako Akordioa gatazka politikoa konpontzeko ibilbide orria den heinean, halaxe jokatzen ahalegindu gara. Euskal Herrian bake eta normalizazio politiko eszenatokia sortzeko irailaren 25ean izenpetu genuen testuan bai ETA erakunde armatuari bai espainiar eta frantziar Estatuei eskakizun zehatzak egin genizkien. Irailaren 25etik hona jada hilabete batzuk igaro direla, ETAk urtarrilaren 10ean su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria jakinarazi zuen, eta duela gutxi bere konpromisoa zentzu horretan berretsi egin du. Espainiar Estatuak, aldiz, gero eta indarkeria gehiago ekarri du Euskal Herrira. Hilabeteotan jarduera politikoak jazarriz jarraitu egin du, atxiloketak burutuz eta atxilotu hauetatik askok tortura basatiak jasan dituzte. Orain dela astebete Sortu legez kanpo uzteko erabakia hartu du, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetatik kanpo utziz eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeak baldintzatu nahian.

Argi eta garbi dago espainiar Estatuak eta haren ordezkari politikoek ez dutela urratsik eman gatazka politikoa konpontzeko bidean. Argi eta garbi dago oraingoz Estatua ez dagoela halako prozesu bat egiteko prest, ez baitu horretarako heldutasun demokratiko nahikorik. Ezta euskal herritar askori bere oinarrizko eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko prest ere. Baina Euskal Herriko jendartearen gehiengo zabalak gatazka konpontzea nahi du. Alde guztien arteko elkarrizketa politikoa nahi du. Euskal Herritar guztien giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoekiko begirunea nahi du. Espainiar Estatuak Euskal Herriari etsipenerako arrazoiak besterik ematen ez badio ere, Gernikako Akordioan bildutako eragile politiko, sindikal eta sozialok jendarte gehiengo horren nahiarekin bat eginik, Euskal Herriari itxaropena itzuli diogu.

Gure lanean are adore handiagoz jarraituko dugu. Euskal Herrian, Bake eta normalizazio bidean, legalizazioen eta jarduera politiko guztiak gauzatu ahal izatearen alde gero eta gehiengo zabalagoa sortzen ari da. Espainiar Estatuko ordezkari politiko horiexek ere ezin dezakete egoera hau ukatu, beraien etxeen baitan ere baitago. Euskal Herriko jendarte gehiengo zabal horrek dio ezin dezakegula amore eman, lanean jarraitu behar dugula, alegia. Horregatik ez dugu etsiko. Estatuak euskal herritarroi emandako berri gehienak txarrak izaten jarraitu arren ez dugu etsiko, euskal gizartea etorkizun itxaropentsurako bideak zabalduz doalako, gaur hemen ikusi ahal izan dugun bezala. Giza eskubide eta eskubide zibil eta politiko guztiekiko begirunea eskatuz segituko dugu, Euskal Herrian egiten den jarduera politiko ororen normalizazioa galdeginez jarraituko dugu, baita horretarako beharrezkoak diren legalizazioak exijituz ere. Tortura desagerrarazteko neurri zehatzak aldarrikatuz segituko dugu, frantziar nahiz espainiar Estatuko espetxeetan dauden euskal preso politikoak etxera ekarri arte beraien eskubideak errespetatzeko eskatuz jarraituko dugu. Biktima guztien errekonozimendu eta erreparazioaren alde lanean jarraituko dugu. Elkarrizketa eta negoziazio politikorako mahaia ortzemugan, Gernikako Akordioa puntuz puntu beteta egon arte Euskal Herriko gizarteari ibiliz, bidea eginez jarrai dezan tresnak emanez jarraituko dugu. Euskal gizartea baita prozesu honen motore eta protagonista bakarra. Ziur gaude Euskal Herriko gizarteak espainiar Estatua jarreraz aldatzea lor dezakeela. Eta lortuko du. Lortuko dugu.

Bada garaia ilegalizazioari ateak behin betiko ixteko, bada garaia Estatuak bere helburu politikoak lortzeko indarkeria baliatzeari uzteko. Azken batean, bada garaia Euskal Herrian aukera politiko guztiak legeztatzeko eta jarduera politiko guztiak normalizatzeko.”

“Esta tarde en las calles de Bilbao hemos puesto de manifiesto cuál es la exigencia de la sociedad vasca y cuál es nuestro compromiso con el proceso que lleva a Euskal Herria a un escenario de paz y normalización política. Y en ese camino, hoy y aquí, exigimos al Estado español que, en respuesta positiva a las demandas formuladas en el Acuerdo de Gernika, cambie su política y adopte cuanto antes las medidas necesarias para posibilitar la normalización política, para que se respeten todos los derechos civiles y políticos, basados en los derechos humanos.

Aunque la decisión de la semana pasada del Tribunal Supremo de no legalizar Sortu ha generado una gran inquietud, miles y miles de ciudadanos y ciudadanas vascas de diferentes lugares e ideologías nos hemos unido hoy y hemos superado la inquietud que provocó esa decisión.

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna