Radio Popularen egindako elkarrizketa batetan, EAko idazkari nagusiak gaur egun dugun egoera kontutan hartuta eta EAren iritziz, oraindik pauso gehiago eman behar direla baieztatu du
Urizaren ustez, ETAk su etena nazioartean baieztatzeko egindako apostua garrantzitsua da etorkizunean “alderdi guztiek zalantza gutxiagorekin aurrera pausoak eman ditzaten”. Horrela, biktimez hitzegiten hasi behar dela dio, “adiskidetze egoera bat aurreikusten hasteko”.
Urizarek, “egiteko lan gogorra dagoela, eta lan horretan atzera bueltarik ez dagoela” azpimarratu du.
Beste alde batetik, ETAk Bilduren inguruan egindako aipamenaren baitan, “aldaketa lortzeko tresna” bezala izendatzean, EAko agintari nagusiak “ETAren komunikatuetatik ondorioren bat atera badaiteke hori bere paper propioa justifikatu beharra” dela esan du ez baitiote “inongo paper politikorik eskaintzen”. Egin dezaketen gauza bakarra “mahai baten inguruan eseri eta armen inguruan, presoen inguruan hitzegitea” dela azpimarratu du eta lehen aldiz “ETA beste batzuk seinalatutako bidearen atzetik doazela eta arlo horretan ETAri justifikatzeko balio badio ondo” iruditzen zaiola gaineratu du.
Beste gai garrantzitsu baten inguruan ere hitz egin du Pello Urizarek, asteartean onartu zen Euskadiko Aurrezki Kutxen legeaz hain zuzen ere. Elkarrizketan esandakoaren arabera, “legea sakonki ikertuko dutela eta ordezkaritza artifizialik ez dutela onartuko” baieztatu du. Izan ere, “Eusko Jaurlaritzak legea 2009 ko hauteskundeen arabera planteatu zen eta orain etzaio inondik inora egokitzen”. Dena dela, auzia nola geratzen den ikusiko dela baieztatu du Urizarek, oraindik Legebiltzareko tramitea pasatu behar duelako eta Patxi Lopez, Lehendakaria prest agertu delako legea aldatzera
Kutxen fusioari dagokionez, finantzial erakunde mota baten “amaiera” ekarriko duela dio eta beste berri baten sorrera. Hori lortzeko, erabakiak gizarteko ordezkariak hartu behar dituztela dio. Fusioaren alde agertu da Urizar, “Kutxa indartsu bat lortzeko” baina “beste zerbait lortzeko” egingo den beldur da.
Jatorria: EA