Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkari eta Kultura foru diputatuak eta Iñaki Ostolaza Gipuzkoako lurraldeko koordinatzaileak Bilduk Foru Aldundian erakutsi duen kudeatzeko gaitasuna nabarmendu dute gaur prentsaurrekoan, oposizioarekin akordioetara iritsiz instituzioari egonkortasuna eman diolako. Krisia krisi, 2012ko foru aurrekontuek Ongizate Estatua bermatuko dutela azpimarratu dute Badiolak eta Ostolazak. Hona hemen, haien hitzaldi osoa:
Dudarik gabe, Eusko Alkartasunak begi onez ikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012 urteko aurrekontuetarako lortutako akordioa.
Benetan uste dugu, Aldundiak ematen dituen zerbitzuei begira, herritarrenganako normaltasuna adierazten duen pausua dela.
Oraindik ez dira sei hilabete pasa BILDU Aldundira iritsi zenetik, hauteskundeak tarte zabal batekin irabazi ondoren, eta dagoeneko erakutsi dugu, batzuk aurreratzen zuten hondamendirik ez dela gertatu, afirmazio nahiko aldrebesak baitziren.
BILDUK duen gestio gaitasuna azaldu du aurrekontuen inguruan EAJrekin eta PSErekin fiskalitate kontuetan akordioak lortuz.
BILDU gai izan da oposizioko alderdi guztiekin akordioetara iristeko, baita PPrekin ere Etxegaraten peajerik ez jartzeko. Bizi dugun krisi ekonomiko garai honek, guztion erresponsabilitatea eskatzen du, eta horretan dihardugula garbi geratu da, gizarte politikak edo ekonomikoak aurrera eramanez.
Sei hilabete eskasetan BILDU “antisistematzat” kritikatzetik, PSEk onartzen duen proposamen fiskal bat egin, eta EAJrekin aurrekontuen baitan akordioetara iristera pasa gara. Guzti honek, alderdi politikoek herrialdeko gizarte errealitatea onartzen ari direla adierazten digu, Gobernu Forala osatzeko BILDUri eman dion gehiengo soziala onartzen ari direla hain zuzen ere.
Jaso dugun herentzia ekonomikoa kontutan hartuta, aurrekontuen onarpena albiste garrantzitsua da, krisi egoera honetan, gizarteak behar ez duena, iristear dagoen urte berriarentzat ezegonkortasun ekonomikoa baita.
Aurrekontu hauek, gastu eta sarreren arteko oreka bilatuz egin den lan serio eta neketsu baten adierazle dira. Eta gainera, zorpetze iraunkor batetara bultzatu gabe, honek hondamendia suposatuko baitluke.
Gerrikoa asko estutzea suposatu duen aurrekontua da, baina ongizatea mantentzeko zerbitzu eta ekimen nagusiak mantentzen dituena, era berean.
Azken finean, 2012ko Gipuzkoako aurrekontuak, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantziero garaian, honokoa suposatzen dute:
- ongizatearen, eta bereziki behar gehien dituzten biztanleei begira, inbertsioa eta gastu soziala mantentzen dituen aurrekontuak dira
- Krisi luze hau pairatzen ari diren Gipuzkoar enpresentzako laguntza mekanismoak aurreikusten dituena.
- Sektore produktiboaren aktibitate ekonomiko eta industriala bultzatzen dute, Europako industria mailako gorenean posizionatzeko lagunduz, kontextu globalizatu eta konpetitibo batetan.
- Lehen sektorea kalitatezkoa eta jasangarriagoa egingo duena, eta baserritarren lana behar bezala baloratua eta ordaindua egongo dena.
- Errekurtso guztien erabilpen jasangarria bilatzen duena, lurra, ura, hondakinak…
- Gipuzkoar gizarte euskaldun eta kulturazalea bilatzen duena
Erreforma fiskalari dagokionez, BILDUren ekimenez debate fiskala agenda politikoan ezartzeko izan duen garrantzia nabarmendu nahiko nuke, izan ere, honek, dauden modelo fiskal ezberdinak ezagutzea ekarri du, eta horrela, dauden modelo sozio-ekonomiko ezberdinak aztertzen joatea ahalbideratzen du.
Gainera, gure ustez, Eusko Alkartasunaren ustez, onartuko den erreforma, ezarpeneko progresibitaterako hobekuntzara begira, aurrerapauso bat izango da, eta ondare zergaren berreskuratzeak, baliabide ideala ez izanik, gehien duenari esfortzu fiskal handiagoa eskatzea aurrerapauso bat dela deritzo. Azken finean, fiskalitate progresiboago eta solidario batetara bidean lanean dihardugu.
2012rako aurrekontu eta erreforma fiskalak beraz, gipuzkoar biztanlegoa du ardatz, eta gizarte justuago bat, jasangarriagoa, gure kulturzalea eta euskaldunagoa ditu helburu.
Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA