ALBERTO UNAMUNZAGA Alberto Unamunzaga senatari eta zuzendaritza nazionaleko kidea, besteak beste, buru izango duen EAko ordezkaritza izango da Bilboko martxan, eta bat egingo du alderdia beti ezaugarritu duen giza eskubideen defentsarekin.

Eusko Alkartasunak parte hartuko du bihar Bilbon Gesto por la Paz taldeak deitutako manifestazioan. EAren izenean, han izango da, beste militante batzuekin batera, Alberto Unamunzaga senataria eta Euskadiko Batzorde Eragileko kidea. EAk giza eskubideen alde lan egin du beti, eta biharko manifestazioak agerian utziko du Euskal Herrian garai politiko berrian sartu garela eta indarkeria iraganeko kontua dela. EAk lan eta lan jarraituko du bake egoera kontsolidatzeko eta errekonziliazioa ahalbidetuko duten akordioak lortzeko.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA