Iruñeako Baluartean aurkeztu du Udalbiltzak talde sustatzaileak.

Berrantolaketari begira aurrera pausu berria eman du Udalbiltzak, Iruñeako Baluartean egindako ekitaldian talde sustatzailea aurkeztuz. Miren Aranoa, Meritxell Elgezabal, Iratxe Lopez de Aberasturi eta Josean Llaguno Eusko Alkartasunako militanteek eta beste 13 alkate eta zinegotziek osatzen dute taldea.
Ekitaldiak azken 13 urteetan Udalbiltzaren bi adarrek egindako lana gogoratu du Udalbideko presidenteordeohia Jesus Mari Agirrezabala eta Udalbiltzako presidente izandako Loren Arkotxaren hitzaldiaren bidez. Era berean, talde sustatzailearen hiru kidek etorkizunerako bidearen berri eman zuten.
Hitzaldiak:

“Udalbiltza, Euskal Herriaren historian udalerrien arteko lankidetza politikoak izan dituen aurrekari garrantzitsuen arrastoan jaio zen (Lizarrako alkateen mugimendua 1931n, edo Bergarako alkateen taldearena 1976an). Orduan bezala, 1999an ere, premia batek bultzatu gintuen jaiotzera: Euskal Herriak nazio bezala behar duen aitortza, alde batetik, eta behar duen garapena bestetik, erdiesten laguntzeko.

“El pasado reciente de nuestro pueblo, jalonado de guerras, imposiciones, hechos de fuerza y aboliciones de derechos no restituidos, hace que, en el umbral del siglo XXI, Euskal Herria aparezca ubicada entre dos estados que niegan su identidad nacional con una realidad política y cultural desarticulada y un desarrollo económico y demográfico asimétrico y dispar.

Pero Euskal Herria mantiene la voluntad de labrar su propio camino en la historia, encontrándonos en una nueva situación y en condiciones de iniciar una nueva fase en la apasionante tarea de la construcción nacional y democrática de Euskal Herria. Y es indudable que, al igual que en etapas pretéritas, ese quehacer y ese esfuerzo reclaman la incorporación de las y los electos municipales y el protagonismo de las instituciones de ámbito local”

Paragrafo hauek irakurri ziren Euskalduna Jauregian duela ia 13 urte burutu genuen bilkura historikoan. Igarotako urteetan adierazpenak ez du batere gaurkotasunik galdu. Euskal Herriak bi estatuen artean zatikaturik jarraitzen du; nazio egitura politikorik gabe egon arren ere norabide hori jorratzeko asmoak bere baitan irauten du. Orduan, gaur egun bezalaxe, garai berri baten abiapuntuan geunden. Egindako bideak, emandako urrats atzeraezinek, aukera berriak ekarri dituzte gure herrira. Ba ekimen honetan, berriro ere, udal ordezkarien zeregina ezinbestekoa dela deritzogu. Ezberdin pentsatzen dugunen arteko elkarlana da mugimenduaren abiapuntua.

Udal oinarridun instituzio nazionala sortu genuen ia 2.000 udal hautetsiren borondateen batura demokratikoa gauzatuz. Euskal Herria zatikatzen duten egungo muga administratiboen gaindik, herrialde guztien eta udalerri guztien arteko kohesioa lantzeko tresna instituzionala sortu genuen: publikoa eta gardena. Nazio bat garela aldarrikatzeko eta eguneroko bizitzaren arlo guztietan, udalerrien arteko elkarlan koordinatuaren bitartez, nazio bezala geure burua garatzeko.

El nacimiento de Udalbiltza tuvo mucho de simbólico, es cierto. Hubiera sido difícil no ceder a la emoción viendo reunidos a cientos de representantes de la ciudadanía de los 7 herrialdes haciendo causa común con la defensa de Euskal Herria como nación. No en vano, habíamos creado una institución nacional por primera tras siglos de vivir sin ellas. Pero la potencialidad de Udalbiltza en el camino hacia la soberanía ni fue ni es meramente simbólica.

Hace 12 años planeabamos fórmulas y financiación para lograr el desarrollo del euskera en aquellos lugares de nuestro territorio donde no es oficial y para impulsar su uso normalizado donde sólo lo es sobre el papel. Unificábamos datos estadísticos para visibilizarlos ante Europa y el mundo e impulsabamos un auzolan nacional en un ejercicio práctico de cohesión interna para fomentar el desarrollo de una territorio que como Zuberoa, se desangra demográficamente, lastrado porque el desarrollo mira hacia otro lado.

Baina jakin bagenekien, estaturik gabeko nazioen ibilbidea ez dela erraza. Jaio, oztopoz eta gorabeheraz betetako bidearekin topo egin, zatiketa…. eta horren gainetik ia zortzi urte iraun duen bahiketa judiziala ezagutu ditu Udalbiltzak. Gehiegizkoa jaio berri batentzako.

 

Orain, nerabe bilakaturik, zatiketarako arrazoiak gainditzeko bidean daudela, Justizia espainiarraren jokalekutik duin eta burua tente atera garelarik eta gure herrian ilusio berriak piztu diren honetan, aurrera begiratzeko garaia da. Euskal Herria aintzat hartzen dugun udal hautetsi guztiok, denok batera, Euskalduna Jauregian adostutako printzipioak burutzeko garaia, hain zuzen. Hasieratik dugun zilegitasunaren konbentzimendu guztiarekin, indarberriturik gatoz.

Denok dakigu Udalbiltzaren indarra bere baitan duen aniztasuna eta bateratasunean datzala. Bere garaian zatitu ziren enbor beraren bi adarrek 13 urtetako ibilbidean egin duten lana, erabat osagarria eta bateragarria dela aldarrikatu nahi dugu . Aitortu behar dugu nazio instituzio bakarrean elkarrekin lana egiteko beharra. Gaur, elkarrekin bidea egiteko ateak irekita daude; hori da euskal jendartearen gehiengoaren mandatua.

Ekin diezaiogun lanari guztion artean.
Gora Udalbiltza!
Gora eta bizi Euskal Herria!”

“Bai. Iragana izan, badugu eta ederki laguntzen gaitu horrek. Baina gaurko bilkuraren helburua ez da inolaz ere, iraganaren aldarrikapen malenkoniatsu bat egitea. Izan ere, Euskal Herriko udal eta udal hautetsien nazio instituzioak zerbait baldin badu, hori etorkizuna da.

Efectivamente. Vivimos un momento político especial y esperanzador y eso es una estupenda noticia. Pero no vemos esta coyuntura de forma estática. No somos meros espectadores de nuestra historia y antes que nada, comprobamos que existen condiciones y oportunidades para llevar a nuestro pueblo al lugar que le corresponde. Queremos ser protagonistas de nuestra historia. Queremos materializar esas condiciones. Queremos hacer realidad esa oportunidad trabajando desde nuestro lugar. Aipaturiko baldintza horiek gauzatu nahi ditugu. Aukera den hori errealitatea bilakatu nahi dugu gure lanaren bidez, gauden tokitik. Euskal Herriko udaletatik, Euskal Herriko herrietatik, ezarritako muga administratibo, politiko edo alderdikoien gainetik.

Gure aurrekoei egindako guztiarengatik esker ona zor diegu, ordainsari handia pairatu baitute. XX. mendean baldintza zailetan jorratutako bideak une gozoago batetara ekarri gaitu XXI. mende zein milurte berri honetan. Baina eskertze honek konpromisoa hartzeko beharra dakarkigu ezinbestez. Lekukoa hartu eta krisi ekonomiko eta sozial latzaren gainetik, dauden aukerak eta baldintzak ongi erabiltzeko erronka eta ardura ditugu hemen gauden guztiok, beste milaka hautetsi zein herritarren ordezkariak garen neurrian.

Baldintzak ba daude, aukera ba dago. Hemen 2012. urtean, etorkizunari arrakastaz aurre egin ahal izateko, INOIZ BAINO PREMIAZKOAGO DA GURE BURUAREN JABE IZATEA. Eta gure lan esparruetatik, gure burua antolatuz, hori jorratzera goaz

Antzeko abagune batean jaio zen Udalbiltza duela ia 13 urte baina aipatutako arazo ezberdinak direla medio, ez zuen garapen osoa lortu. Horregatik da hain premiazkoa oraingo abagune berezi eta itxaropentsu honetan berriro ere, Euskal Herri mailako nazio instituzio eraginkorra abian jartzea.

Euskalduna jauregiko printzipioei aipua eginez, Aturritik Ebroraino zein nazioarteko eremuan Euskal Herria nazio propioa dela aldarrikatzeaz gain, nazio gisa jarduteko dugun eskubidea praktikan jartzeko garaia heldu zaigu. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikiz, gure herriak bizirauteko eta merezi duen garapena lortzearren, beharrezkoak diren sektore estrategikoak sustatu beharra dago; nazio eraikuntza bultzatuz eta inposaturiko mugen gainetik, udalerrien arteko harremanak eraikitzen lagunduz.

Euskal Herrian indarrean dauden instituzioen artean berezia da Udalbiltza. Ba dira Udalak biltzen dituzten erakunde gehiago ere gure herrian, baina Udalbiltzak beste berezitasun batzuk ditu. Bi estatuek indarrez inposaturiko zatiketak gaindituz, Udalbiltza udal eta udal hautetsiz osaturiko nazio mailako instituzioa baita. Edozein lurraldean bizi direnak direla, euskal herritar guztiak bere baitan hartzen dituen instituzioa da. Udala oinarria izanik, Euskal Herriko nazioa du eremua eta helburu Udalbiltzak.

Egoera ikusirik, Udalbiltza berrantolatzeko beharra handia bada, Euskal Herria aintzat hartzen dugun hautetsi guztion artean elkarlan bateratu egin ahal izateko baldintzak inoiz baino hobeagoak dira. No existen razones para basados en los 5 principios definidos en el palacio Euskalduna, no impulsar entre todas y todos la actividad unificada de Udalbiltza. Horretan datza Udalbiltzaren berrantolaketa: 12 urtetan zehar, Udalbiltza eta Udalbideren ibilbidetik garatu diren 2 espresio ezberdinen arteko batze eraikitzailea. En eso consiste la reorganización de Udalbiltza: en la suma constructiva del trabajo realizado por las dos expresiones de Udalbiltza durante los últimos 12 años. Sacar partido de la experiencia acumulada durante este tiempo y ofrecer el lugar que corresponde a las ideas y el aire fresco que aportan las y los nuevos electos haciendo país por encima de divisiones partidistas.

Herri mailako lanari nazio dimentsioa ere eman diezaiogun elkarrekin. Herriz herriko nazio eraikuntza lana koordinatu dezagun elkarlanean eraginkorragoak izateko. Pasa den martxoaren 31an Irungo Ficoban bildu ginen 7 lurraldetako zinegotzi eta alkateak, Euskal Herriko 685 udalerrietan lanean diharduten hautetsi guztien ordezkaritza txiki bat besterik ez izan arren, han ematen hasi ginen urratsa handia da. 26 haiek mila baino gehiago bilakatu gara dagoeneko, eta milaka hautetsiz osaturiko uholde bihurtzea dugu helburu. Instituzio honen ateek parez pare irekiak jarraitzen dute oraindik, atxikitu ez diren horiek hemen duten tokia betetzeko eta ekartzen dituzten ideiak gure ideiekin kontrastatu eta aberasteko.

Txikitasunetik lana egin, emaitza handiak lortzeko. Norberaren herrian egiten den lan bikain horri beste dimentsio bat eman nahi diogu. Guztion arteko elkarlanaren bidez emaitzak biderkatzeko, egitura eraginkor bat antolatzeko garaia da. Hori da gure gaurko konpromiso nagusietako bat.

Gure herrien alde, egunero, lana egiten dugun bezala, Euskal Herriaren alde ere, lan egin dezagun era koordinatu batean. Lehendik ere garrantzitsua izan bada herri bezala pentsatu eta jardutea, krisi ekonomiko eta sozial tarteko, are beharrezkoagoa da orain. Herri bezala hausnartu, eztabaidatu eta jardutea ezinbestekoa dugu. Herri gisa ditugu arazoei, herri gisa konponbidea emateko. Guztiok elkarrekin, milaka eta milakako euskal herritarren ordezkariak garen heinean, Euskal Herriarekiko dugun erantzukizuna -baita itzala ere- oso handia baita.

Udalbiltza, una institución con plena legitimidad política y democrática, es un instumento de primera magnitud para comenzar a materializar estos grandes objetivos en este año 2012. Todas y todos los cargos electos municipales democráticamente elegidos por la ciudadanía tienen derecho a ser miembros de Udalbiltza sin que quepa ningún tipo de discriminación por razón de sexo, ideología, religión o cualquier otra circunstancia. A cada cargo electo le corresponde la decisión de ejercer o no ese derecho y con ello adheririse o no al trabajo en favor de la construcción de Euskal Herria.

Gaur hemen gaudenei dagokigu, Udalbiltza eraginkorra izan dadin barne prozedura eta antolaketa egokia definitzea. Barne kargu eta arduradunen izendapenerako, zein erabakiak hartzeko, prozedura demokratikoak bermatzea. Beharrezkoak izango ditugun baliabideei buruzko erabakiak prozedura publiko gardenen bidez gauzatzea eta nahikotasun ekonomika bermatzea. Euskal Herriari buruzko diagnostiko osoa eta zehatza burutzea eta horren arabera, euskal herritarren gehiengoaren behar eta nahiak hobekien aseko dituen lehentasunezko egitasmoen sailkapena adostea. Hau da hemen hartzen dugun beste konpromisoa.

A quienes estamos aquí nos corresponde construir esa Udalbiltza eficaz y garantizar su funcionamiento democrático. Realizar un diagnóstico completo y exacto de la situación de nuestro pueblo y en consecuencia definir las prioridades que mejor atiendan las necesidades más urgentes de la mayoría. Eszenatokian gaudenon konpromiso zehatza, proposatzen dugun guzti honi forma ematea, eztabaidarako zirriborro bihurtzea eta zuekin eta ordezkatzen dituzuen hautetsi guztiekin eztabaidatze prozesu parte hartzailea antolatzea da. Ez du lan makala hemen ikusten duzuen eta irekia dagoen talde sustatzaile honek. Gure herria hasten ari den fase berri honetan, datozen hilabeteetan beraz, honako bi zeregin nagusi hauei atxikiko gatzaie: alde batetik gaur hemen falta direnengana hurbildu eta eskaintza zabaltzea, eta bestetik, Udalbiltzaren batzar eratzaile nagusia prestatzea. Urratsez urrats, oinarri sendoak jarriaz.

Ekin diezaiogun lanari guztion artean.
Gora Udalbiltza!
Gora eta bizi Euskal Herria!”

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna