Laura Mintegirekin batera Eusko Jaurlaritza osatuko duen lan taldea aurkeztu du EH Bilduk.

Laura Mintegirekin batera Eusko Jaurlaritza osatzeko proposatzen duen lan taldea aurkeztu du EH Bilduk. Gobernu euskaldun, parekide eta profesionala osatzen duten bost emakumeek eta sei gizonek beren lehentasunak markatu dituzte.

Laura Mintegi

Ez da kasualitatea Euskal Herria Bilduk aurkeztea lehenago bere lantalde exekutiboa, lantalde legislatiboa (edo parlamentaria) baino. Hain zuzen ere EGITERA gatozelako. Eta ERAGILE hauek dira gure programa aurrera eramateko egokienak. Antzeman daitekeenez, programa guztiak bi ardatzen inguruan eratu dira eta denek dute foto-finish bera gogoan: Euskal Herri justuagoa lortzea sozialean eta oinarri sendoak jartzea burujabetzari begira, zein baino zein garrantzitsuagoa.
Porque queremos incidir en la política de este país, y porque queremos empezar a cambiar las inercias y los modelos caducos, es por lo que hemos presentado ANTES el equipo ejecutivo que el equipo legislativo o parlamentario. Y eso no es casualidad. Hay que actuar, actuar con dos objetivos claros que son los que mueven nuestro proyecto: implementar una política con valores de izquierda que vaya diseñando una sociedad más justa, y poner los cimientos del futuro país en el que queremos convertir a este pueblo.
Horretarako aurkezten dugu pertsona konprometituz osaturiko talde parekide eta euskaldun hau.
Egungo politika egiteko modua aldatu nahi dugu, eta horretarako hasi gara izen egokiagoak ematen politika berriei. Esaterako, Barne Sailak duen konotazio zigortzailea eta errepresorearen ordez, guk HIRITAR ASKATASUNAK ezarri nahi ditugu, nahiago dugulako politika prebentiboa egitea politika punitiboa baino.
Y siguiendo en la misma línea de fijar el nuevo concepto de política con la renovación del lenguajes, proponemos SOBERANÍA ALIMENTARIA en lugar de Agricultura y Pesca, porque así estamos explicando desde un inicio cuál es el objetivo de esa consejería: impulsar la producción propia de alimentos, bajar los niveles de dependencia y, al mismo tiempo, generar un flujo económico que revierte en otras actividades económicas.
No nos conformamos con una subdirección de Política Lingüística. Queremos que la NORMALIZACIÓN LINGÜÍSTICA sea un objetivo estratégico, y por eso debe tener una consejería propia.
Letra larrietan jarri nahi dugu ANIZTASUNA, PARTAIDETZA ETA PAREKIDETZA, kontzeptu hauek gure jardunaren identitate-zantzuak direlako. Gauza bera gertatzen da JUSTIZIA SOZIALArekin. Nahiago dugu argi azaltzea hasierahasieratik justizia ezartzea dela gure helburua, etxebizitzaz eta enpleguaz mintzatzen garenean.
Los conceptos nuevos necesitan un nuevo lenguaje y el nuevo lenguaje, a su vez, genera modos nuevos de enfocar las cuestiones. Lo nuevo, al principio, da sensación de vértigo porque estamos acostumbrados a una terminología y las personas necesitamos referencias para situarnos. Pero dificilmente conseguiremos hacer cosas nuevas si partimos de puntos de vista antiguos.
Horixe da helburua, hain zuzen, arazoei beste ikuspuntu batzuetatik begiratzea eta SOLUZIOAK ematea, SOLUZIO ARGIAK. Horrexegatik, gaur, hemen (gobernu berria osatuko duten pertsonak aurkezten ditugun honetan) konpromiso irmoa hartzen dugu programa garatzeko eta gauzatzeko Jaurlaritzan egongo garenean. Horretara goaz hauteskundeetara.
Es TIEMPO DE SOLUCIONES, de dar respuestas reales a los problemas reales, de decir menos y hacer más. Y todo aquel que quiera hablar de soluciones, ahí nos encontrará, abiertos al diálogo para buscar consensos políticos, porque los consensos son necesarios, es más, son imprescindibles para hacer políticas sostenibles.
Así, queremos anunciar que en las próximas semanas anunciaremos soluciones, medidas y propuestas, en todos y cada uno de los ámbitos que hoy hemos anunciado; propuestas que irán dando forma y definición a la alternativa que estamos planteando a la sociedad vasca.
Eta amaitzeko, hausnarketa xume bat, bai aurretik Euskal Herria Bilduko partaide zaretenei eta baita ere orain arte kontakturik eduki ez duzuen guztiei: politika ez da lau buruzagiren jabetza. Politikak eragiten digun neurrian, neurri berean guk ere eragin behar dugu politikan, parte hartu, ekarpenak egin, eta konpromisoa hartu nork bere eremutik.
Eskerrik asko proiektu bizi honetan inplikatuko zareten guztiei, kontseilari izan edo hiritar izan. Soluzioak gure eskuetan daude eta.

 

 

 

Bea Ilardia. Aukera Berdintasunerako lehendakaritza ordea.

‘Aukera berdintasuna’ izenaren pean, EH Bilduk batu egin ditu eraldaketa soziala helburutzat hartuko duen edozein ekinbide politikotan zehar-lerro modura landu beharreko arloetako lau: gazteria, aniztasuna, parte-hartze herritarra eta emakume eta gizonen arteko harreman eredu berria.
Azken horri buruz, oinarri bezala hartzen ditugu urteetako borroka feministari esker lortutako eskubideak. Aldarrikapen feministei politika partzial eta desegituratuekin erantzun izan zaie instituzioetatik. Horren ordez, helburu baterantz aurrera egiteko proposamenak egitera gatoz: emakume eta gizonen arteko harreman eredu berri bat da helburua, baliabideen eta espazioen banaketa justu eta parekidean oinarritutako eredua; hala nola erabakien, zainketaren, ordaindutako lanaren banaketa justuan, hain zuzen. Azken finean, bizitzaren, eta pertsona guztion eskubide eta betebeharren banaketa justuan oinarrituko den eredua. Eredu horren eraikuntzan ezinbestekoa izango da emakumeen parte-hartzea.
Parte-hartzea aipatzen dugunean, gehiengo sozial zabalen kalitatezko parte-hartze aktiboan oinarritutako ekintza politikoaz ari gara. Soilik gehiengo sozial horiek gai badira beraien eredu eta lehentasunak zehazteko eta inplementatzeko, bai arlo politikoan, bai ekonomikoan, kulturalean eta sozialean, soilik orduan hitz egin ahal izango dugu jendarte demokratikoari buruz; herritarren burujabetzak gobernatutako jendarteaz. Horregatik, gure konpromisoa agertzen dugu herriaren gain eta herriaren kontrolpean egongo den eredu bat martxan jartzeko, gaur egun instituzioen eta herritarren artean dagoen harreman eredua eraldatzera joko duen eredu berria.
Zentzu horretan, Euskal Herria askotariko herria da. Bertan bizi garen eta bertan lan egiten dugun pertsona guztiok osotzen dugu gure herria, bakoitzaren jatorriari erreparatu gabe. Ondorioz, bertako jatorrizko kultur aberastasuna oinarritzat hartuta, konpromisoa hartzen dugu bertan bizi diren jatorri askotarikoen aberastasun kultural hori ere aintzat hartu eta barnebilduko duen jendarte ereduaren alde lan egiteko. Jendarte eredu berri bat, gazteriaren errealitatea eta premiak guztiz aintzat hartuko dituena, gazteria ez baita soilik etorkizuna, orainaldi bizi eta aktiboa baizik, arlo guztietan.

Mikel Santiago. Justicia Social

Hemen bizi garen gizon-emakume guztiontzat aukera berdintasuna bermatu behar dugu. Helburu hori lortzeko JUSTIZIA SOZIALA deitutako Saila jarriko dugu abian, bere baitan enplegua, etxebizitza eta gizarte gaiak jasoko dituena.
Euskal Herria Bilduren lehentasuna ENPLEGUA izango da, kalitatezko enplegua sortzea eta lana banatzea. Egun bizi dugun egoeran garrantzitsua da azpimarratzea Euskal Herria Bilduren ereduak ekonomia pertsonen zerbitzura jarriko duela, eta ez merkatuen zerbitzura. Horregatik lana, familia eta aisialdia uztartzeko lan egingo dugu, baita soldata altuenen eta baxuenen arteko tartea murrizten joateko, teknologien hobekuntza jorratzeko, laneko osasuna zaintzeko, eta etengabeko heziketari bultzada emateko.
Helburu horiek lortzeko behar ditugun baliabide eta tresna guztiak gure esku behar ditugu, horregatik lan-harremanetarako euskal esparrua eta gizarte babeserako sistema propioa eskuratu behar ditugu.
GIZARTE ZERBITZUak publikoak eta kalitatezkoak izan behar direla uste du Euskal Herria Bilduk. Sektore publikoa izan behar da zerbitzu emailerik garrantzitsuena, eta horretarako, kalitatezko gizarte zerbitzuen sare publikoa osatuko dugu, pobreziari eta gizarte bazterkeriari aurre egiteko, behar bereziak dituztenen erantzunei erantzuteko eta, oro har, herritar guztiek behar duten zerbitzua bermatzeko.
Gizarte zerbitzuek gizartearen ongizatea dute helburu eta herritar guztiengana heltzeko ahalegin berezia egingo dugu. Hori bermatzeko modurik eraginkorrena administrazio publikoak berak bere langile propioen bitartez zuzenean kudeatutako zerbitzuak dira.
ETXEBIZITZAri dagokionez gure lehentasuna alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzea izango da, guztiok dugun etxebizitzarako eskubidea bermatu ahal izateko. Etxebizitzarena oinarrizko gizarte eskubidea da eta horren alde tinko lan egingo dugu, batez ere krisi garai honetan. Horrela, modu bidegabean gertatzen ari diren etxe kanporaketen aurrean erantzuna emango dugu erakundeetatik.

Gainontzeko diskurtsoak, ehbildu.net-en.

Jatorria: Eusko ALkartasuna