Rueda de prensa de Laura Mintegi, candidata a lehendakiari de Euskal Herria Bildu.
Aste honetan Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak txarrak dira eta krudelak dira. Injustuak eta ankerrak.
Txarrak dira, behin eta berriz insistitu egiten duelako politika bera egiten, eta politika hori da honaino ekarri gaituena. Hartu diren neurriak ez dira soluziorako irtenbidea, baizik eta alderantziz; aurretiko arazoa iraunarazi egiten dute.
Krudelak dira populazioaren alde ahulena are eta gehiago estutzen duelako: langabetuei diru-laguntza murriztea, BEZa indiskriminatuki igotzea edo intserzio errentan baldintza drakonianoak ezartzea bakarrik uler daiteke eskuineko politika zaharkituaren ikuspuntutik. Eskuinak/Eskumak bere alde gordinena erakutsi du.
Euskal Herritik begiratuta are eta iraingarriagoa da, disimulorik gabe agerian jarri dutelako beren asmo berdintzailea, eta gobernu zentralari bost axola zaiola estatuaren egitura administratiboa. Gauzak gogor datozenean, MARKO AUTONOMIKOA gainetik pasa eta lasai asko enoratzen da. Argi ikusten da udalei, mankomunitateei edo funtzionariei ezarri nahi zaizkien neurriak ikusita.
Inposatu dituzten neurri hauekin Sistema Autonomikoa akabatu egin dute, nork eta sistema hau indarrean jarri zuten berberek. Hain zuen ere nazioak estali nahian “café para todos” formulari ekin ziotenek. Marko Autonomikoak inoiz ez du balio izan berezko politikak egiteko. Baina modelo hau orain zeharo agortuta dago, ezin izan duelako ekidin neurri latz hauek inposatzea Eukal Herriari.
Marko berria behar dugu. Marko Politiko berria batetik, erabaki ahal izateko zer nolako antolaketa egin gure lurraldean, eta Marko Ekonomiko berria, justizia soziala bermatu ahal izateko jarduera ekonomikoan.
Egia da Kontzertu Ekonomikoa badugula, baina hemen askotan ezkutatu egiten da, Kontzertu Ekonomikoa izanik ere, euskal herritarrek ordaintzen dugun zergen %33a soilik arautu ahal dugula, eta ez dugula eskubiderik arautzeko gainontzeko %67a. Eta errealitate hori ageri-agerian geratu da egunotan.
Gauza bera gertatzen da enplegu politikaren alorrean. Nork erabaki du, eta zergatik, Euskal Herriko langabetuei dirulaguntzak murriztea?
Eta nork erabaki du gure udalerriek edo udal langileek nolakoak izan behar duten edo zenbat kobratu behar duten. Eta pentsioak?
Euskal Herriaren egoera ezberdina da, bai, baina garrantzitsuena ez da hori, garrantzitsuena da ETORKIZUNA EZBERDINA IZATEA NAHI dugula.
Guk ez dugu nahi banketxeekiko menpekotasuna suposatzen duen austeritate politika bat nahi.
Guk, herritarren mesedetan, garapen berri eta solidario bat nahi dugu, amalurrarekin bat eginda, eskualdeetan oinarrituta, gizon-emakumeen harremanetan eredu berria aldarrikatzen duena, justizia soziala oinarri eta ardatz hartuta.
Eta honetarako herri honek BURUJABETZA EKONOMIKOA, FISKALA, LABORALA eta SOZIALA BEHAR DU.
Marko berria nahi dugu, bestelako Euskal Herria nahi dugulako.
Gure proposamena da Hego Euskal Herriko bost instituzio nagusien arteko ekimena egitea.
Marko berri eta burujabea eraikitzea ez da gauetik goizera egin daitekeen kontua. Baina bai has gaitezke xede horri begira lehen pausuak ematen.
Eta, bitartean, aurre egin Madriletik datorkizun inposaketa lizuna eta burugabeari. Neurri gogor hauen aurrean ezin gara beso gurutzaturik gelditu.
Herri honetako Hegoaldean baditugu bi Erkidego eta hiru Diputazioa eta, nahikoak ez diren arren, badituzte eskuduntza batzuk eskura.
Erakunde hauetako arduradun nagusiak lehebailehen bildu beharra dute herri bezala pentsatzeko eta erabakiak hartzeko gure eskubidea aldarrikatzeko.
Hausnartu behar dute zer egin dezakegun eskutan dituzten tresna fiskal, presupuestario eta laboralekin. Eta dei egin behar diete alderdiei eta eragile sozialei erabakien parte izan daitezen.
Nik, Euskal Herria Bilduko lehendakarigaia naizen aldetik, DEI EGIN NAHI DIET herri honetako eragile instituzional nagusiei, bil daitezen eta entzun dezaten eragile sozialek eta herritarrek esateko dutena.
Eragile Instituzionalek jarrera sendoa eta irmoa hartu behar dute herri honen alde, azken inposaketa-neurriei HERRI-ERANTZUNA emateko.
Has gaitezen mentalitatea egokitzen garai berri hauetara eta ohitu gaitezen herri gisa jokatzen, burujabetzaren bidean erabakiak hartzen, denek alde bereruntz bultzatzen, bazterketarik gabe.
Ni ere prest izango naute laguntzeko.
Eskerrik asko zuen arretagatik.
Fuente: Euskal Herria Bildu