Euskal Herrian dagoeneko gaindituta dagoen egoerari erantzuten dio gazteen zigorrak alderdiaren ustez.
Gaur goizean Donostian izandako gazteen atxiloketa politikoki bultzatutako epaiaren aplikazioa dela esan du Eusko Alkartasunak eta dagoeneko Euskal Herrian gaindituta dagoen egoera bati erantzuten diola kritikatu du.
Eusko Alkartasunak azpimarratu duenez, egun independentismoak bere osotasunean bide baketsu eta demokratikoen aldeko hautua egin du guztion artean eskenatoki berria eraikitzeko. Era berean, alderdiak interesgarritzat jo du azken egunetan Donostiako Boulevardean garatutako desobedientzia zibila.
Jatorria: Eusko Alkartasuna