Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiaren heriotza bakea eta askatasunaren bidea egiten ari diren herrientzat galera handia dela esan du Eusko Alkartasunak: ordezka ezinezko erreferentea galdu da.
Hegoafrikako berradiskidetze prozesuak “borondate politikoa dagoenean egoera guztiak gainditu daitezkeela erakusten” duela dio Eusko Alkartasunak, “hain izan zen gogorra eta zaila”.