PSOEk idazkari berri nagusi hautatzeko aurrera eraman duen prozesuak ez die erronka nagusiei erantzunik eman, izen eta aurpegi berriak sartzek prozesua izan delako baina ez dutelako hausnarketa politiko-ekonomikoa garatu. Beraz, horren beste publizitatu den “barne berritze” prozesua aurpegi aldaketa huts aizan da.
Eusko Alkartasunaren barruan oso bestelakoak izaten dira berritze prozesuak, eta maiztasun jakin batean kargu aldaketak egiten dira beti ere dokumentu politikoen eztabaidarekin lotuta.
PSOEk aldiz, idazkari nagusi berria aukeratu du, erabat beharrezkoa zuen aurpegi aldaketa eginez, baina ez du hausnarketa politikorik egin: ez ditu ideia berriak plazaratu Estatuak dituen erronka nagusiei aurre egiteko.
Euskal Herriaren ikuspegitik, argi dago PSOEk erabakitze eskubidea ukatzen jarraituko duela, euskal gizartearen nahiari jaramonik egin gabe. Hego Euskal Herriko zuzendaritzen berritze prozesuetan ere ezin berrikuntza handirik espero. Katalunian PSCk prozesu soberanistarekin bat egin nahi ez izateagatik izan dituen arazoak ikusita ere, ez dirudi PSE eta PSN erabakitzeko eskubidea onartzeko beharrezkoa den hausnarketa politikoa egiteko prest daudenik.
Era berean, arlo sozioekonomikoan proposamen berririk ez egoteak PSOEren prozesua erabat azalekoa izan dela erakusten du. Argi egon da proposamenik ez dutela egin krisi ekonomikoaren ondorioek horren egoera larriak sortu dituenen eszenategian ere.