Laura Mintegi irailetik aurrera ez da Legebiltzarrean arituko. Eusko Alkartasunatik eskerrak eman nahi dizkiogu Laura Mintegiri bi urte hauetan Legebiltzarrean egin duen lanarengatik. EAk Laura Mintegiren profil profesionala goraipatu nahi du: politikari bikaina izan da, maila altukoa. Modu berean, Mintegiren eztabaidarako gaitasun eta maila azpimarratu nahi dugu; bere pentsamenduen defentsan beti tinko egin izan duen arren, besteen posturak ere kontuan hartu izan ditu.
Eusko Alkartasunatik zortea opa diogu bere bizi berrian.