Rafa Larreina eta Alberto Unamunzaga, Eusko Alkartasunako Ejekutiba Nazionaleko kideak .eus domeinuaren aurkezpen ekitaldian egon dira. Ekitaldia Bilbon izan da gaur, Euskararen Egunean. Gipuzkoako Diputazioaren ordezkariak ere presente egon dira.
Orain arte, 1.000 enpresa, elkarte eta erakunde baino gehiagok eskatu dute euskarazko web orria erakusten duen domeinuaren parte izatea, eta gaurtik aurrera edonork eman dezake alta.
“PuntuEUS domeinua gizartearena eta euskal kulturarena da, guztiona eta ez du mugarikā, azaldu dute PuntuEus Fundazioko ordezkariek. Horiek esan dutenez, urtea amaitu aurretik 2.000 .eus web egotea da helburua.