Atzo gauean egindako atxiloketek ez diotela Euskal Herriaren normalizazioari eta bakegintzari inolako ekarpen positiborik egiten esan du Eusko Alkartasunak.
Alderdi abertzalearen ustez, bake prozesuan parte hartzea duten guztiek behin betiko bakegintza lortzeko urratsak emateko unea da, hori baita euskal gizartearen gehiengoak nahi duena: ETAk hasitako prozesua amaitu behar du eta Estatuak hori posible egingo dituen mugimenduak egin behar ditu.
2015ean preso eta armei buruz hitz egiten jarraitzen badugu, Espainia eta Frantziako gobernuek euskal gatazka politikoa eta bere ondorioak lantzeko urratsak eman nahi ez dituztelako da.