ETAren jarduera armatuaren amaieraren laugarren urtemugan, bakegintza prozesuari amaiera ematea ezinbestekoa dela uste du Eusko Alkartasunak. Zentzu horretan, lehentasunezkoa iruditzen zaio armagabetzea eta giza eskubideekin zeri kusia duen guztia: biktima guztiak, preso eta senitartekoak, eta elkarbizitza eraikitzea.
Ikerne Badiola, Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak armagabetze prozesua amaitzeko deia egin die eragile guztiei, “zeinetan errurik handiena Espainiako Gobernuak duen, eta hori abenduko hauteskundeetan konponduko dela espero dugu”.
Badiolaren ustez, ezinbestekoa da bakegintza eta elkarbizitza arloetan aurrerapausoak ematea, “etorkizuneko Euskal Herria izango denaren oinarriak ezartzeko”. Horrela, giza eskubideekin zer ikusia duten gaiak lantzeko beharra azpimarratu du: “alde guztietako biktimen aitorpen eta erreparazioa; preso eta senitartekoen eskubideak betetzea,… horrek lehentasuna du”.