Derion autobusei egindako erasoa gaitzetsi du Eusko Alkartasunak. Era berean, biolentziaren bidea euskal eskenatoki politikotik erabat kanpo dagoela adierazi du.
Alderdiaren ustez, horrelako erasoek ez dute Euskal Herrian bakea eta normalizazioa lortzeko laguntzen eta gizarteak nahi duenetik oso urrun daude.