Euskal Herriko burujabetza prozesuan sinesten dugunok zita dugu igandean. Bozkatu egingo dugu, EH Bildu bozkatu. Ez Estatuko bizitza politikoan parte hartu nahi dugulako, baizik eta Euskal Herriak erreferentzia indartsua behar duelako Espainiako Kongresu eta Senatuan.
EH Bildu izango da erreferentzia hori ostera ere, bere lehentasunak normalizazio eta bake prozesuak defendatu, elkarbizitzaren eraikuntzan aurrera egin eta subiranotasun prozesua bultzatzeko lehentasunak dituen indar politiko bakarra delako.
EH Bildu ez da Euskal Herria eta euskal herritarrekin zer ikusia duen ezerrekin despistatuko eta ez du Estatuko Gobernuarekin ezer negoziatuko, erabakiak euskal gizarteak hartzen dituelako badakigulako eta erabakitakoa ezin da negoziatu.
Datozen lau urteetan aurrerapausoak emango dituen subiranotasun prozesuan sinesten dugunok, independentziarako euskal bidean sinesten dugunok botoa eman behar dugu igandean, independentista den ahotsak Madrilen indarra izan dezan.
Igandean, subiranotasunaren aldeko botorik ezin da etxean geratu, bestela prozesuaren kontra bueltatuko da.