Gaur urtebete dugu Nafarroan aldaketa politiko, sozial eta kulturala ahalbidetu genuenetik, UPNren eta Erregimenaren gehiengoarekin apurtu duena eta Nafarroa berri bat eraikitzeko testuinguru primerakoa ireki diguna.

Zalantzarik gabe, aldaketak irabazi duen erakunde guztietan lorpen sozialak garrantzitsuak izan dira hilabete hauetan zehar eta akordio anitzak eskuratu ditugu normalizazioaren bidea leuntzen dutenak. Hilabete hauetan baina Nafarroako eskuin atzerakoienak hautatu dituen jopuntuak identifikatu ditugu, eta aldaketaren aldagai horietara mugatu dira eraso, manipulazio eta intoxikazio kanpaina denak.

Horregatik, datozen urteotan hasierako aldaketak biziko ditugu, irmoak bezain finak, norabide aldaketa bat islatuko dutenak eta gizartean kultura demokratiko berri bat bultzatuko dutenak, Nafarroa aurrerakoi, anitz, moderno eta ezkerreko baterantz bide egin ahal izateko.

Legealdi honetako erronkarik nagusiena aldaketa sendotzea da, denboran iraunkorra izan dadin. Zentu horretan, garrantitsua da gizarte mobilizazioak aldaketaren motore gisara duen garrantzia nabarmentzea. Denetariko eragile sozial, sindikal eta kulturalen parte hartzea eta inplikazio aktiboa dira benetako aldaketa baten bermeak.

Nafarroako herritarrek mudu eskuzabalean eta arduratsuan egin zuten gaur urtebete aldaketa politiko eta sozialaren alde, baina, bereziki, Nafarroa berri bat eraikitzeko ilusioaren alde. Ilusioa gailendu zen aldagai guztien gainetik eta urte beteren ostean, Nafarroa aldatzen jarraitzeko ilusioz eta gogoz jarrraitzen dugu.

Aldaketarako aukera berriak

Nafarroan, aldaketa politikoa lanari, aldarri sozialari eta herritarren mobilizazioari esker gauzatu zen, baina baita ere, sentsibilitate ezberdinetako indarren elkarlanari eta akordioari esker.

Hemen ondo dakigu benetako aldaketa ezberdinen arteko akordiotik etorriko dela eta, zentzu horretan, ulertzen dugu Estatuan ere aldaketak ezberdinen arteko elkarlanaren kulturatik sortu behar duela eta lekua izan behar duela ahots anitz eta ezberdinentzat; Nafarroan eraikitzen ari garen aldaketaren izaera markatu eta defendatzen ere lagunduko duten ahots propioak.

Eusko Alkartasuna eta EH Bildu aldaketarako aktibo positiboak izanen diren, eskuinak eskubide eta askatasunetan egindako murrizketekin bukatzeko eta, finean, PP eta Rajoyren Gobernuak kanporatzeko. Estatuan benetako aldaketa politiko eta sozialarekin konprometituta dauden eragileek lagun izango gaituzte. Gure herrietan modu heldu eta irmo batean, aldaketaren alde egin dugu herritarrek asko dugulako Madrilen ere, esan, egin, eragin eta defendatzeko.

Egunez egun, kaleetatik eta denetariko erakundeetatik, lanean jarraituko dugu aldaketa politiko eta sozialean aurrera egiteko. EH Bilduk orain arte aldaketarekiko erakutsi duen leialtasuna, eskuzabaltasun eta zintzotasuna izango dira herri honen etorkizunarekiko eta Nafarroa berri batekiko dugun konpromisoaren ardatzak.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 24an

ZORIONAK