Pello Urizarrek esan duenez, Eusko Alkartasunak “sozialdemokraziaren balioa baieztatu du” eta hasi berria den ikasturtean “PSOEk nortasun sozialista mantentzen duen” ikusi nahi du
Ekitaldi politikoa egin du Eusko Alkartasunak gaur arratsaldean Gasteizen, uda amaieran ohikoak diren bi zita uztartuz: ikasturte politikoaren hasiera batetik eta urteurrena bestetik. Pello Urizarrek hitz egin du Gasteizko Arka plazan egin den ekitaldian, hasi berria den ikasturtean alderdiarentzat lehentasunezkoak izango diren gaiak zehaztuz. Era berean militantziari omenaldia egin zaio, Eusko Alkartasunaren 30. urteurrenaren ekitaldiak ixteko. 1986ko irailaren 4ean jai ozen alderdia.
Urizarrek berretsi duenez, “Euskal Herria, euskal herritarrak” dira Eusko Alkartasunaren apustu nagusia, “garatzen diren politiken zentroa pertsonak “ izan behar dira, horregatik “sozialdemokraziaren balioa” azpimarratu du.
Ezkerreko politiken aldeko apustuaren barruan, “Kataluniakoa uzian alderdi espainiarra dela argi utzi duen PSOEk nortasun sozialista mantentzen duen” jakin nahi duela adierazi du Urizarrek. Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak gogoratu duenez, Pedro Sánchezek esan du bere alderdia ezkerrera eraman nahi duela: “ba horren benetako adierazlea Nafarroan duten jarrera aldatzea litzateke. Aldaketan sakontzen gabiltzanokin batera lan egin, ala UPNrekin betikotu? Aurten ikusiko dugu zein den PSOEren benetako apustua”.
Era berean, EAJren jarrera kritikatu du Urizarrek. Alde batetik, PPri babesa emanez, “aurrekontuak onartzeko zailtasunak dituen bakoitzean, murrizketen politikak aurrera eramateko” et abestetik, “Kataluniako prozesuari kasurik egin gabe, klaseko `haur zintzoa´ren jarrera hartuz eta Agirre lehendakariak esandakoa ahaztuz: ´Gu, beti Kataluniarekin!´”. Zentzu horretan, “Ortuzarrek atzo EH Bildurekin lan egiteko eskaintza egin zuela PSOE eta PPren akordioak justifikatzen dituenean”, esan du Urizarrek. “Ez dira zintzoak. Ez da izan EH Bildu PPren besoetara bultzatu duena. Ez da izan EH Bildu urrirako PPrekin bilerak lotu dituena duten akordioan sakontzeko. Oraintxe urtebete argi adierazi genion EAJri akordioetarako prestutasuna”.