Eusko Jaurlaritzari Donostiako Ospitale Onkologikoa Osakidetzako sare publikoan txertatzeko Kutxarekin negoziatu dezan eskatzen dion Ez Legezko Proposamena defendatu du Eva Blancok gaurko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran.
“Donostian dagoen eraikin bat baino askoz gehiago da Onkologikoa” gogoratu du eakidea eta legebiltzarkideak, “minbiziaren prebentzioan, diagnostikoan, tratamenduan, ikerketan erreferentea da”. Zentruak duen potentzialak “beharrezkoa egiten du, baina Osasun Sailak behin eta berriz uko egiten dio Onkologikoa Osakidetzan integratzeari”.
EH Bilduk “planteatzen duen soluzioa ez da bat ere traumatikoa, urteroko 23 milioiko kontzertua eta izugarrizko potentziala izanda, guztiz desaprobetxatuta dagoen Onkologikoarentzat”, Blancok azaldu duenez. Gaiak duen garrantziari begira, “ezin malguagoak izan gara, honen inguruan zegoen adostasuna ez apurtzeko, eta atzera bota ezineko proposamena egin” du koalizioak legebiltzarkideak esan duenez.
Hala ere, PSEk bere gobernukidearen jarrerarekin bat egin du eta EH Bilduren koalizioaren proposamenari ezezko botoa eman dio, eta ondorioz Ez Legezko Proposamena ez da onartu. Izan ere, Blancok gogor kritikatu du sozialisten jarrera, historikoki izan duten jarrerari uko egin baitiote jeltzaleena ontzat emateko.