Pello, Lorena, Harold, Miren U

Apirilaren 8an urtea bete zen ETAk armak Bakearen Artisauen esku utzi zituenetik.
Urte honetan, bakearen bidean tinko eman dugun pauso bakoitzak elkarbizitzara gerturatu gaitu.
Baina urte honetan ere, bakoitzak hausnartu behar du bake eta egia osoa guzti guztiontzat izan dadin, zein ardura hartu dituen, eta hartuko dituen oraindik aurrera.

Gogoeta hauek guztiak barnebiltzen dituen Koldobika Jauregiren “Arbolaren egia” eskultura inauguratu zen atzo Baionan.
Guztiontzako eskultura,
Guztion artean lortutakoa adierazteko,
Datozen belaunaldiek gogorarazteko.

Umeek jolastuko dute eskulturaren inguruan, eta bisitariek ere ikusiko.
Eta galdetuko dute; zer irudikatzen du honek?
Erantzungo diegu bakearen alde urte luzeko sinboloa dela;Jende askoren borroka, jende guztiarentzako garaipena.
Enpatiaz, gizatasunez eta eskuzabaltasunez egina.

Biktimekin gogoratzea ez baita presoak ahaztea, eta Presoak gogoratzea eta beraien egoera hobetzea bada ere biktimen alde egitea, Bakerantz gerturatzen goazelako.

#bakeaeuskalherrian
#bakearenartisauak