Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxerako egin duen “Gaztelugatxeko San Joan, aukera bat Bizkaiko itsasertzarentzat” jarduketa-proposamenari buruzko azalpenak eskatu dizkio Meritxell Elgezabalek Diputazioari, eta “altxorra dela kontutan hartuta hura babesteko neurriak hartu eta tradizioa eta historiari balioa” ematea eskatu du.
Plana ezagututa, gabeziak ikusi ditu EH Bilduko batzarkideak, hala nola “zer erakundeek parte hartuko duten plangintzan, zenbat diru izango den publikoa eta zenbat pribatua, epeak” eta Bakio eta Bermeoko udalerriekin kontatu den lehentasunak ezartzeko orduan.
Bi kezka nagusi plazaratu ditu Elgezabalek, “zergatik ez dira neurri zehatzak jartzen ingurunea babesteko eta ia dena bideratzen da ustirapen turistikora” eta Bakio eta Bermeon planak izango duen eragina kontutan hartuta, bertan egindako ekarpenak aintzat hartuko diren.