Bizi dugun aro berrian ez dira biktimei irainak sartzen, ezta auzoko bizitzaren judizializazioa
Esfortzu handia eginez zabaldu den aroan Euskal Herriak behar duen elkarbizitza berria eraikiko duten jarrerak garatzearen aldeko apustua egin du Gasteizko Eusko Alkartasunak. Zentzu horretan, biktimei irainak zein auzoko bizitzaren judizializazioarekin amaitzeko eskatu du Gasteizko Eusko Alkartasunak.
Gasteizko EAk bat egiten du presoen eskubideen defentsarekin, zilegiko aldarrikapena baita. Baina inolaz ere ezin da biktimei irainduz egin, ezin du beren mina sakondu eta ezin da pertsona horiek kartzelara eraman dituzten ekintzen omenalditik abiatu. Horregatik, Gasteizko EAk elkartasun osoa helarazten die Judimendiko jaien inguruan sortutakoak minduta sentitu diren familien biktimei.
Ontzat jo du Gasteizko EAk Judimendiko Auzo-Elkartearen erreakzioa, biktimen sufrimendua sortzen duten mezuak espresuki kondenatuz eta barkamenak eskatzen. Gatazka sortu da oraindik euskal gizartean elkarri bizkarra ematen duten kolektiboak daudelako, aurrez aurre begiratu gabe, enpatia garatu gabe eta biolentziaren hamarkada luzeetan sortutako samina ezberdina ere jo duela kontutan hartu gabe.
EAJ-PSE Gobernuaren jarrerak ere ez dio elkarbizitzari ekarpen positiboa egiten, sortutako gatazka elkarrizketaren bidez landu beharrean, Fiskaltzaren esku utzi baitu. Hau da, Espainiako justizia politizatuaren eskuetan, gatazkaren gaiekin horren beligerantea den erakundea. Bi aukera ditu Urtaranek: beste garai bateko jarrerarekin jarraitu edo aurrera begiratzea, Euskal Herriko beste alkate batzuek egiten duten bezala –Errenteria edo Iruña-, guztiok barnebiltzen dituen elkarbizitzaren alde lan eginez. Momentuz, iraganean jarraitzen du Urtaranek.
Gasteizko EAk elkarrizketarako eta errespetua garatzeko deia egiten du. Epe ertainean, bere auzokideak bezain anitza den udalerria izan dezagun, eta epe laburrean gasteiztarrek San Juan bezalako jai ederrekin gozatzeko.