Eusko Alkartasunako Nafarroa eta Arabako koordinatzaileak, Miren Aranoa eta Iratxe Lopez de Aberasturik Red Alava Sarea, Emakume ikustezinak, Elkartasuna eta Espioitza, 1936-1947 erakusketa ikusten egon ziren atzo arratsaldean Elizondon. Bertan egon zen ere Baztango militanteen ordezkaritza zabala, eta Maiorga Ramirez eta Esther Korres nafar legebiltzarkideak.
Aranoak eta Lopez de Aberasturik adierazi dutenez, erakusketa garrantzitsua da hiru arrazoi nagusiengatik: Alde batetik, Euskal Herriaren alde pertsona anonimoek garatu duten lana ezagutzeko; bestetik, pertsona eta beraiek egindakoaren memoriak iraun dezan, hurrengo belaunaldiek horren berri duten heinean, eta azkenik herriaren historiaren une garrantzitsuan emakumeek izandako konpromisoa balioan jartzeko, historiaren hitz larrietan agertzen direnak gizonak baitira beti.
Alava Sarea, 1978an Iruñan hil zuten Germán Rodríguezen kasua edo 1976ko martxoaren 3ko hilketak gaurkotasun handia dute egun hauetan eta errekuperatu behar den memoriaren ereduak dira.