Europar Parlamentuko ALE/Berdeak taldeak Venezuelaren inguruko ebazpen proposamena aurkeztu du (behean linka). Bertan, eman diren Giza Eskubide urraketak salatzeaz gain, “Venezuelako herriaren autodeterminazio eskubidea eta bere borondate politikoa adieraztearen garrantzia” azpimarratzen du.

Azken asteotako gertakariak ikusirik, EA barnebiltzen duen ALE taldeak ”Europako lider politikoei eskatzen diegu mandatu elektoralik ez duen presidenterik ez aitortzeko”, horrela balitz “aitortza honek autodeterminazio printzipioa urratzen duelako eta arau demokratikoak apurtzen dituelako”.

Gai berarekin lotuta, Lorena Lopez de Lacalle EAko nazioarteko idazkari eta ALEko Idazkari Nagusiak “Apoyar el diálogo y la paz en Venezuela” (behean linka), Uruguay eta Mexikotik datorren Adierazpena sinatzera deitu du. Adierazpen honek, mundu osoko politikari, akademiko eta abarren babesa jaso du jada.

Lopez de Lacalleren hitzetan “Elkarrizketa eta negoziaketarako bidea da nazioarteko zuzenbideak hobesten duena horrelako kasuetan. Gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziaketa politikoa dela bidea beti esan izan dugu EAtik. Bai Venezuelan, zein Katalunian”.

Zentzu horretan, Espainia eta Kataluniako gobernuen arteko negoziaketa mahaia ezartzea neurri pozgarritzat jotzen du Eusko Alkartasunak, preso politikoen berehalako askatasuna eskatu duen bitartean ALEko kideekin batera Europar Parlamentuan.

ALE/Berdeen Ebazpen proposamena:

http://www.europarl.europa.eu/sides/getDoc.do?pubRef=-//EP//NONSGML+MOTION+B8-2019-0087+0+DOC+PDF+V0//ES

Uruguay eta Mexikoko Adierazpena:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScFbm9liWzH6LwBv8RIOrbzYnSgOP6aBeTYYMc6UdN_FiCjfw/viewform