Europako alderdi independentista eta subiranistak biltzen dituen Aliantza Libre Europarrak Biltzarra izan du Bruselan, eta hainbat gaien artean Eusko Alkartasunak Altsasuko auziaren inguruko mozioa aurkeztu du.

Aho batez onartu den mozioak ezin izan du Audientzia Nazionaletik etorri den autoa geratu, baina bideo honek elkartasun uholde eta txalo zaparrada ekarri du bilerara.
Hemen duzue mozioa, eta Altsasuko gurasoek bidalitako mezua.

MOZIOA
A. Kontuan izanik:

-2015eko martxoan Espainiako Kongresuak 2/2015 lege organikoa, hots, kode kriminalaren moldaketa onartu zuela, zeinak terrorismo ekintza edota desordena publikotzat har daitekeen ekintzen definizioa zabalegia aitortzen duen espainiar kode kriminalaren 573 artikulu berrian.

-“Desordena publikoagatik” Espainian 15 eta 20 urtera arteko kartzela zigorrak ezarri daitezke.

-2016ko urrian, 19 eta 24 urte bitarteko 9 gazte atxilotu zituzten Altsasun, taberna baten kale-jantziz zeuden bi Goardia Zibilekin taberna batean liskarra izan ondoren. Gorroto eta terrorismo delituak leporatuta. Hauetako 3 bi urtez prebentziozko espetxeratzean egon dira. 2018ko ekainean epaituak izan ziren erregimen frankistatik eratorria den “Audientzia Nazionalean”. Zazpi gazte 9 eta 13 urte bitarteko espetxe zigorrera kondenatu zituzten. Ekintza terroristaren leporatzea baztertua izan bazen ere, “desordena publikoaren” definizio berria dela eta, inoiz baino zigor handiagoa jaso zuten.

-Altsasuko Udala, Nafarroako Parlamentua zein Eusko Legebiltzarrak elkarbizitza eta bakerako konpromisoa azaltzeaz gain, leporatu zaizkien gehiegizko zigor neurrigabeak salatu dituzte, kartzelaratuei eta hauen familiei elkartasuna adierazteaz gain.

-Gizarte zibilak zabalki babestu ditu gazteok eta hauen senitartekoak, eta aldarrikatu du kartzela zigor neurrigabeak bertan behera uztea. Baita ere, mendekuan oinarritutako neurri hau irmoko salatu du.

-Denbora tarte berean, gertakari berdintsuak eman dira Espainian, baina “jokaera desegokitzat” hartu dira, eta delitu txiki gisa epaituak izan dira.

-Europar Batasunaren tratatuaren 3.2 artikuluak hurrengoa xedatzen du: “ Batasunak askatasun, segurtasun eta justiziazko eremua eskainiko die bere herritarrei, barneko mugarik gabe”.

-Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubidetako 5 txostengilek salatu dute Espainiak bere zigor kodeko proportzionaltasun printzipioa urratzen duela, Espainiako eskubide zibil eta demokratikoen urraketaz ohartarazteaz gain.

Europako Aliantza Libreak;
-Alderdi Popularrak eta “Ciudadanos” alderdiak Altsasuko auziaren inguruan darabilten erabilera ankerra salatzen du, euskal gizartea kriminalizatzeko asmoz.

-Espainiako agintariei deia luzatzen die, botereen banaketa errespetatu dezaten, eta estatu demokratiko baten baldintzak bete ditzaten.

-Espainiako gobernuari deia luzatzen dio salbuespeneko kartzela neurriekin behingoz amaitu dezan.

-Europar Parlamentua, Europar Batzordea eta Europar Kontseiluari deia luzatzen die Europar Batasuneko Tratatuaren 7. Artikulua indarrean jar dezan espainiar estatuaren aurka, tratatu berean ezartzen diren 2. Artikuluari dagozkion baloreak behin eta berriro urratzeagatik.

-Espainiako Gobernuari deia luzatzen dio bidegabeki kartzelaratuak izan diren Altsasuko gazteak berehala aske utz ditzan.

Altsasu Mozioa BRUSSELS

Motion on Altsasu