Datorren igandean urriak 20 Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezean parte hartzeko deia egiten dio Eusko Alkartasunak gizarteari. Aurten Argia Ikastolak antolatu du jaia “Izan argi!” leloarekin. 2019ko Nafarroa Oinezaren helburu nagusia Erriberan euskararen normalizazioa sustatzea da.
Argia Ikastolaren historia 1984ko azaroaren 5an hasi zen, 5 ikaslerekin. Gaur egun, 200 ikasle baino gehiago dauzka eta “Nafarroako Erriberan euskararen normalizaziorako erreferente bilakatu da”. “Denbora honetan Argia Ikastolak egindako ahalegina gabe, zaila litzateke Nafarroako zonalde horretan euskara zabaltzea, euskararen legearen zonifikazioaren ondorioz”. “Nafarroa Oinez aukera paregabea da zonifikazio linguistikoaren amaiera aldarrikatzeko. Hau gure errebindikazio historikoa da. Nafar guztiek eskubide berdinak izatea nahi dugu, bizi diren lekuan bizi direla”.
Eusko Alkartasunak Argia Ikastola zoriondu nahi du “antolakuntzan egindako lanagatik”, eta boluntarioei eskerrak eman nahi dizkie, “bere konpromisoa gabe ezinezkoa izango litzatekeelako jai hau antolatzea”. Era berean Eusko Alkartasunak “jaia inklusiboa egiteko lana” azpimarratu nahi du.
Eusko Alkartasunak Nafarroa Oinezean parte hartzearen garrantzia azpimarratu du, “are gehiago Erriberan izanda, euskararen normalizaziorako laguntza berezia behar baitu”. “Ziur gaude jaia arrakastatsua izango dela eta euskaltzaleen elkartasuna ikaragarria”.