Estatu espainolak Kataluniako gizarteak hartzen dituen erabakiei inolako errespetorik ez diela agerian geratzen da
Quim Torrari egindako epaiketak Katalunian dagoen demokrazia gabezia larria erakusten duela salatu du Eusko Alkartasunak, eta Generalitateko presidenteari, Gobernua osatzen duten alderdiei eta Kataluniako gizarteari orokorrean elkartasuna adierazi die. Artur Mas eta Carles Puigdemont eta gero, Torra da epaitzen duten hirugarren Generalitateko presidentea, eta epaiketa jendarteak gehiengo zabalaz babesten dituen jarrerengatik da eta izan dira. Horrek konpondu gabeko gatazka politikoa dagoela argi erakusten du eta Estatu espainolaren gabezia demokratikoak agerian uzten ditu.
Lazo horiaren sinboloa defendatzeagatik presidenta ezgaitzearen aukera bera ere, egunero milaka hiritarrek soinean eramaten dutenean, “zentzugabekeria itzela da”, alderdiaren ustez.
“Kataluniako jendartearen nahiak sakonean aztertzen dituen elkarrizketa politikoarekin baino ez da epaiketa, kartzela eta kriminalizazioaren dinamika amaituko”, gogoratu du Eusko Alkartasunak.