Gaur EAJk, PSEk eta Podemosek onartutako Jaurlaritzaren aurrekontuak estatu interesetan oinarritzen direla eta Madrilera begiratzen dutela esan du Leire Pinedok: “Zoritxarrez, Madrilgo interes politikoak euskal herritarren beharrei gailendu zaizkie berriro”.
EH Bilduko legebiltzarkidea oso kritiko agertu da Podemosen jarrerarekin, “duela gutxi arte esaten zuten ez zeudela politikan EAJ eta PSEren makulu izateko, baina Madrilgo Gobernuan sartzeko aukeraren aurrean, ez dute zalantzarik izan orain arte kritikatu dituzten politikak onartzeko”.
Jaurlaritzako alderdiek onartu dutenez, aurrekontuek beren gobernagarritasun akordioa betetzea dutela helburu gogoratu du Pinedok, eta, horregatik, “kontinuistak dira, EAJk eta PSEk aspaldidanik aplikatzen duten errezeta bera”.
Gobernuaren proposamenaren aurrean, berea egin du EH Bilduk, “proiektu politiko alternatibo baten isla, herritarren beharrei eta EAJk marrazten duena ez den egoera politikoari erantzuna ematen diena”.
Hemen duzu Leire Pinedo, EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzaldia osorik:
Egunon guztioi. Gaur legealdiko azken aurrekontuak daude mahai gainean eta Madrilen legealdi berriari hasiera emateko zain daude. Azken 4 urte hauetan PNVek ez dio Madrileri begiratzeari utzi; lehenengo PPrekin eta oraingoan aktore gonbidatu moduan Estatuko ezkerraren norgehiagokan.
Hemen, Gobernu kide diren PNV eta PSEri Podemos batu zaie, orain dela gutxi arte politikan haien makulu izateko ez zeudela esaten zutenak baina Madrileko gobernuan egoteko aukera dela medio ez dutenak zalantzarik izan hemen urteetan kritikatu dituzten politikak gaur babesteko. Beste behin ere estatu mailako interesak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako gizartearen interesen gainetik jartzen dituen estatu mailako alderdien joera; zaharrak berri.
PNV eta PSEren gobernuaren azken urtea betetzeko aurrekontuak dira hauek, eta eurek esan duten moduan “unos presupuestos para dar cumplimiento al acuerdo de gobernabilidad, para culminar el plan de legislatura”, hau da, gobernukideen planari erantzuten dioten aurrekontuak aterako dira gaur hemendik. Argi eta garbi esan dute hori bai Azpiazu jaunak bai PSEren bozeramaileek azken egunetan.
Los partidos que sustentan al gobierno e incluso el propio gobierno lo han dejado claro en las últimas semanas: estos presupuestos tienen como fin último dar cumplimiento a su acuerdo de gobernabilidad. Así, vienen a dar la razón a ehbildu: estos presupuestos siguen la misma senda de siempre, son unos presupuestos continuistas (como era de esperar), tienen las mismas bases, las mismas líneas de actuación, en definitiva, son la misma receta que PNV y PSE vienen aplicando los últimos años. Sin nuevas improntas y sin nuevos pasos en ninguna otra dirección.
Hau da aurrekontu hauen errealitatea: betiko errezetak, betiko politikak eta norabide berbera nahiz eta agerikoa den herri honek hainbat erronka berri dituen.
Aste honetan Jaurlaritzak iragarri du moteltze ekonomikokoaren amaiera eta egonkortzearen hasiera. Baina mundu mailan oraindik ezegonkortasun sintomak nabariak dira eta arriskuak ez dira desagertu. Esperotako desenplegu tasa baxuagoak argudio on moduan erabiltzen dituzue, jakin badakigunean populazio aktiboa beherantz doala eta honek beraz, nahiz eta langile berberak egon langabezi tasa hobetzen duela berez, ez gobernu honen jardueraren ondorioz.
Zenbaki makroak ikusita agerikoa dena da gure ekonomia gero eta gutxiago hazten dela, lan prekarizazioa errealitate gordina, dela hainbat eta hainbat langileentzat- behin behineko kontratuak %90aren gainetik daudelarik- eta industria sektorearen pisu erlatiboa baxua dela.
Datu makroekonomiakoak behin eta berriz erabiltzen dituzue, beste errealitate hau estaltzeko. BPGren hazkundea, urtez urte behera doa eta jarraitzen du hurrengo urterako ere. Eta bere osagarriak aztertzerakoan badaude seinala kezkarriak: etxeetako gastua, administrazio publikoen gastua eta larriena dena Kapital eraketa gordina nahiz eta hazi, moteldu egiten dira eta guzti honen oinarrian , ekonomia eragileen konfiantza galera dago. Hori ez duzue asko iragarri baina azken datuen arabera familien konfidantza indizeak beherakada nabarmena izan du, 8 puntukoa zehazki 2019ko hirugarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuz.
Zer esanik ez eskaintza begiratzen badugu non sektore guztiak moteldu egiten diren eta larria da oso industriarentzat bakarrik %1eko hazkundea aurreikustea. Hori gure ekonomiaren motorea bada, ez goaz ondo.
Zuen politikekin BPGren hazkundea gero eta okerrago banatzen da eta gure herriak, atzean, jende gehiegi utzi du. 2008ko kritisik hona ezberdintasunak eta arrakala soziala handituz doa, eta aurrekontu hauek ez dute honen kontra behar bezala egiten. Guk, hau zuzentzen saiatu izan gara aurrekontu honen tramitazioan bai zuzenketa partzialen bidez bai Jaurlaritzaren politika fiskal eta finantziarioan bide horri propioa proposatuz,estatuarekin negoziatzeko Kontzertu Ekonomikoaren aldebikotasun markoan, inbertsio eta gastu publikoa indartzeko, urteetan jasandako murrizketak eta paralisia alde batera utziz eta erronka ekologiko, industrial zein soziolaboralei taxuz heltzeko.
Baina aurrekontu hauek beste lehentasun batzuk dituzte, gobernu honek beste lehentasun batzuk ditu.
Aldaketa sozialak, erronka ekologikoa, pobreziaren kronifikazioa, ezberdintasun sozialen sakontzea, digitalizazioa eta erronka ekonomiko berriek eraldaketa berri bat eskatzen dute, politika publikoen bultzada ausarta. Baina guzti honi ezin zaio erantzun urteetan aplikatutako politika berberekin eta are gutxiago gaur mahai gainean ditugun aurrekontu kontinuista hauekin.
El lema de los presupuestos más sociales, construido sobre una lectura libérrima de los mismos, no es consuelo para las más de 334000 personas que están en situación exclusión social en Bizkaia, Gipuzkoa y Araba, para las más de 113.000 personas desempleadas de las que al menos la mitad son de larga duración y que decir de las personas desempleadas de más de 45 años, que recibieron a través de la reforma laboral del pp el despido libre como regalo tras una vida trabajando.
Politika sozialen arloan iruzur handi baten aurrean gaude. Gobernu honek hautu politikoa egin du; erabaki du estrategikoki gizarte babesaren inguruko inbertsio eta gastuaren muga eta ez du euro bat ere gehiago bideratuko gehien behar dutenen bizi baldintzak hobetzeko eta pobreziari aurre egiteko.
Nahiz eta igoera efektista batzuk adostu dituzuen eta zenbakiekin magia jokoren bat egiten duzuen, errealitatea da PNV,PSE eta Podemosek akordio honekin ez duzuela 2008ko Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko legea betetzen eta ez duzuela neurririk hartu berau betetzeko eta beraz, onuradunek legez zegokiena baino 230 euro hilero gutxiago kobratuko dituztela eta 253 euro pentsionista onuradunen kasuan.
2020rako 2019an baino diru gutxiago aurreikusten duzue DSBErako, eskatzaile gutxiago egongo direlakoan, baina ez duzue arreta berezirik jartzen sistematik kanpo daudenak eta beharrak dituztenak sistemara sartzeko, edo sisteman egonda ere pobreziatik ateratzen ez diren pertsona eta familiak hobeto bizi daitezen. Gobernu hau pozik dago hainbat indizetan ondo ateratzen delako nahiz eta gero eta maila baxuagotan gauden eta hainbat herri gure gainetik pasa diren gizarte politiken alorrean.
En relación a la RGI por mucho truco de magia que hagan con los números, la realidad es que Podemos ha renunciado a la reclamación del cumplimiento de la ley del 2008 y ha optado por blanquear los recortes.
Con una mano estrangulan ustedes las opciones de salir de la pobreza de cientos de vascos y vascas mientras con la otra dejan abierta la puerta para que escapen los rentistas que se han olvidado de retornar parcialmente al país lo que sacan de él cada día por mor de una mal entendida “competitividad” fiscal. A esto también le dan carta blanca sus nuevos compañeros de viaje de Podemos.
La brecha social se va ampliando, las desigualdades sociales son cada vez más patentes, nuestra sociedad es cada vez más longeva y sus necesidades de cuidados crecen pero ustedes siguen donde siempre. Este gobierno y sus nuevos aliados cumplen el expediente en materia de política social para seguir saliendo bien en la foto, pero esa foto cada día está más desenfocada, porque este país pierde enteros en la lucha contra la exclusión social o la garantía del bienestar de la ciudadanía sin afrontar como es debido las nuevas realidades sociales, mientras otros territorios avanzan con nuevas políticas adaptadas a una nueva realidad social. Ustedes viven de las rentas y esta estrategia no les va a durar eternamente.
Ustedes siguen utilizando como logro propio el peso del grupo funcional que hace referencia a la producción de bienes públicos de carácter social, algo que es “resultado del modelo de distribución competencial interinstitucional” según su propia memoria presupuestaria y no fruto de su elección política.
Y eso es lo que vienen haciendo. Definir slogans para la venta de su proyecto presupuestario siguiendo las tendencias del momento. Pero en vez de escuchar a la gente, a la calle para responder con políticas audaces, optan ustedes por quedarse en la imagen. Y eso es lo que han vuelto a hacer este año. Ante la imposibilidad de usar el lema de los mayores presupuestos de la historia han optado ustedes por la lucha contra el cambio climático y la perspectiva de género como imagen de marca blanca. En realidad de marca vacía, de ausencia de color total, al menos tan vacía como de contenidos al respecto está este presupuesto.
Aurten “Genero ikuspegia eta klimaren aldaketaren kontrako borroka ardatz dituen aurrekontua” leloa erabili izan duzue, hori izan da Jaurlaritzaren kanpainaren ardatz. Gobernua alferrik saiatu da aurrekontu hauek berritzaileak direla saltzen, aurten apustu sendoa egiten dutela genero berdintasunaren alde eta larrialdi klimatikoaren kontra, eta horretarako ez dute inolako lotsarik izan jada aurrekontuetan izandako partidak nobedade moduan aurkezten edo txarrena dena, helburu horiekin zer ikusi eskasa edo nuloa duten partidak zenbatzen.
Y a los datos me remito. Después de negarlo en comisión la consejera Tapia, constatamos que el gobierno cuenta dentro de sus acciones por una “Euskadi sostenible” los 100 millones y medio del TAV y de la Variante Sur Ferroviaria, que son encomienda de gestión del Estado y que por lo tanto ni siquiera son inversión directa del Gobierno vasco, obras de urbanización por más de 5 millones, la estabilización de una ladera en Erandio por más de 3 millones o el plan renové de automóviles de gasolina y gasóleo.
Ustedes han pintado de verde, como acciones de política contra el cambio climático muchas partidas que son continuidad del modelo que ha fracasado en la última cumbre climática. Han envuelto en un manto de novedad partidas que ya venían existiendo. En cambio, han optado por no cumplir el mandato de la Ley de sostenibilidad energética de constituir una herramienta financiera para el apoyo a las entidades locales con una cantidad mínima de 100 millones de euros para facilitar las inversiones derivadas de esta ley en la Administración local. Este gobierno incumple una ley de este parlamento voluntariamente y a su vez, tratan de vender como un logro el acuerdo presupuestario con Podemos para que esa dotación de 100 millones se vaya hasta el 2027. Es decir, posponen una inversión en un cambio real a cambio de un maquillaje sin fronteras, propio de los gobiernos que miran hacia otro lado y que han impedido el acuerdo en la cumbre de Madrid.
Genero ikuspegiaren inguruan Jaurlaritzak saldutako produktua ere aztertzekoa da. Jakin badakit,, ezagutzen dudalako Ogasun sailak batik bat genero ikuspegia barnebiltzeko beste herrialdeen jarduerak ikusi eta ikasi dituela. Baina kasu honetan ere zenbakien erabilpen maltzurra egin izan du Jaularitzak. Eta hau ikusteko Jaurlaritza beraren txostenak irakurtzea nahikoa da. Jaurlaritzaren prentsa ohar eta power pointetan agertzen ziren 1200 miloi luzeko zenbatekoa, Genero inpaktu txostena aztertuz 330,5 milioitan geratzen dira, gainerakoak genero ikuspegia barnebiltzeko prozesuan dauden politikei dagokiolako.
Hau da aurrekontu osoaren %2,8a da Jaurlaritzak genero ikuspegia barnebilduz euren dokumentuetan bertan ere aitortzen duena eta ez agerraldi publikoetan publizitatuteko %10 luzea.
Datu guzti hauek agerian usten dute aurrekontu hauek ez direla iazkoak baino berdeagoak eta ez direla iazkoak baino feministagoak. Pakete beretxua da, edukia aldatu gabe, enboltorio eta diskurtso politago batean eta Podemosekin lortutako akordioaren bidez, diskurtso hori indartu egin duzue, baina hori da, diskurtsoa, besterik ez.
Porque lo que han hecho con los pequeños cambias que han introducido en los presupuestos tras su acuerdo con Podemos, no es más que cimentar lo que ya venía del acuerdo del PNV y el PSE.
Más allá de ampliar la dotación de partidas existentes y por lo tanto de planes ya existentes, algunos de ellos con años de ineficacia contrastada por sus altos niveles de inejecución, de darle la baza perfecta al gobierno para incumplir leyes, de introducir pequeñas partidas para planes varios sin definición y, como no, de apuntarse como logros cuestiones ya iniciadas o ejecutadas por el gobierno como la creación de un índice de referencias de precios de alquiler cuya contratación ya está adjudicada a la UPV desde el pasado mes de noviembre, su acuerdo presupuestario ha sido un trabajo de encaje de bolillos para vestir un acuerdo labrado mucho antes de que los números del presupuesto estuvieran encima de la mesa.
2020ko aurrekontu hauek marketing kanpaina erraldoia izan dute Jaurlaritzaren partetik eta baita Podemosen aldetik ere.Podemosetik aldaketa sakona saldu nahi duzue, zuen akordioarekin Euskadik kontinuismoa gainditzen duela eta norabide egokian lehen hurratsa ematen duela esan izan duzue.
Baina hori ez dizuete ezta zuen bide lagun berriek erosten. Izatez, EAJren bozeramaileak pasadan asteko Ogasun batzordean esan zuen Podemosen zuzenketen ekarpenaren harira “Jadanik PNVren oinarri ideologikoan dauden politikei azpimarra eta bultzada estra bat ematea da eta honek pozten gaitu, esan nahi duelako Euskal Herrian posible dugula Gizarte eredu konpartitua edukitzea”.
Este es el panorama presupuestario que se nos presenta. Un panorama que el consejero Azpiazu define como “realista, responsable y ajustado al marco competencial”. Pareciera que este es el único posible ya que todo lo que sale del marco que ustedes trazan lo definen ustedes como irrealizable y fuera del marco competencial. Una manera facilona de despejar balones, de jugar al fuera de juego ante los q defendemos q queremos ser dueños del balón.
Miren El govern Catalan, que tampoco tiene la competencia para fijar el salario mínimo, recientemente ha anunciado su propuesta de un salario mínimo de 1239,50 euros que aplicará en los salarios de los propios trabajadores de la Generalitat, en los contratos públicos y ofreciéndolo como índice a los agentes sociales –sindicatos, patronales– para que lo utilicen en la negociación colectiva de convenios o de los acuerdos marco de referencia. El Conseller de Economía, Pere Aragonès decía en la presentación de la medida, “Que no tengamos las competencias no quiere decir que la Generalitat se tenga que quedar de brazos cruzados”. Pueden ustedes actuar en clave de país para responder a las necesidades de la ciudadanía o pueden refugiarse en las limitaciones impuestas y lamentarse de no poder hacer más.
Desde Ehbildu decimos que existe otro panorama presupuestario posible. Todas y cada una de nuestras propuestas tienen cabida en el marco competencial y el marco económico-presupuestario porque son propuestas realistas, responsables y mesuradas. Propuestas para defender un marco propio de país, un país en movimiento y en continua transformación.
Eta panorama hau irudikatzeko marko ekonomikotik hasi beharra dago. Herri gisa ditugun erronkei erantzuteko, muturreko austeritate politikak alde batera uztea eta politika ekonomiko berriak indarrean jartzea premisa ezinbestekoa da.
Kudeaketa publiko arduratsua egitea, defizita, zorra eta gastua kontrolatzea politika publikoak sostengatzeko ekimenak dira, behar sozialak eta garapena ekonomikoa sortzeko, ezin dira gure herriaren errealitateari behar bezala erantzutea galarazten diguten oztopo edo alkandora hertsagarria izan, baina tamalez, egoera honetan gaude, zuen hautu politikoaren ondorioz. Jarri ezazue txapela eta utzi parpusa madrildarrentzat.
Adierazpen publikoak egin izan dituzue marko fiskala aldatzearen beharra aldarrikatuz eta guk aldarrikapen horri bide emateko proposamena jarri izan dugu mahai gainean, baina zuen eskumenei muzin egiten diezue beste behin ere, batek daki, Madrilen zuen alderdien elkartrukatze horretan lorpen moduan azaltzeko Herri bezala berez dagokiguna, gure politika fiskal eta finantzieroa definitzeko ahalmena.
Gure proposamena proiektu politiko alternatibo baten isla da. Behin eta berriro, Legebiltzarrean bertan eta Gizartearekin eta herri honekin konpartitu dugun diagnosi batetik habiatutako proposamenak dira. Euskal gizarteak aurrera begira dituen erronkei aurre egin ahal izateko egin beharreko zuzenketa eta apustu estrategiko batean oinarritutako planteamenduak.
Planteamendu errealista bat da, gure jardun politikoaren ondorio logiko eta koherente bat gureak ez diren aurrekontu batzuetarako. Ardatz ezberdinak dituen proposamena da gizartearen kezka nagusiak diren langabezia, pentsioak eta lan baldintzak, besteak beste, kontutan hartuz.
Jaurlaritzak etenik gabe elikatu nahi duen errelatuaren kontra, enpleguaren inguruko datu kualitatibo zein kuantitatiboak txarrak dira. %10raren bueltan dagoen langabezi tasa erabateko anomalia da gure bezalako ekonomia edo aberastasun maila duen herri batentzat. Europako bagoietan kokatzen gaitu langabezi tasa horrek gure aberastasun mailaren bueltan kokatzen diren herriek %6aren azpitiko langabezi tasak dituzten bitartean.
Langile kopuruak krisia hasi zeneko maila gainditu du lehen aldiz, sabai historikoak ukitzen ari gara, langabezia tasa jaisten ari da bai, baina egoera urruti dago krisi aurrekotik…2008an genuen langabezi tasa ia bikoitza dugu momentu honetan.
Bestetik, enpleguaren prekarizazio orokorra dagoeneko ukaezina da. Lanbideko Kabinete Teknikoko buruak ere berriki enpleguaren kalitateaz ari zela, soldatekin arazo bat genuela onartzen zuen. Horregatik, egungo distortsioa zuzendu eta hiritarren kezka nagusi den arlo estrategiko honetan aurrera pausuak ematea ezinbesteko bilakatzen da inertziak gaindituz eta politika publiko esanguratsuen bidez lidergo eta ekimena garatuz.Horretarako hainbat proposamen egiten ditugu:
o Diru publikoarekin sustatzen diren kontratazio guztietan 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzeko konpromisoa
o Gazterian kalitatezko enplegua sustatzeko talka plana
o Iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talka plana
o Ekintzailetza kolektiboa sustatzeko plangintza
Jakin badakigu aldaketa klimatikoaren aurkako borroka, neurri handi batean, energiaren arloan erabakiko dela. Horregatik, garrantzitsua da oso arlo horretan erabaki eta neurri ausartak eta berritzaileak indarrean jartzea eta, horretarako, tokiko administrazioan inbertsioak bultzatzeko finantza-tresna eratzea. Zehazki, Jasangarritasun Energetikoaren legea onartzeko EH Bilduk jarri zuen baldintza betetzea: 100 milioiko funtsa berehala martxan jartzea orain arte garaturiko politiketan jauzi kuantitatibo zein kualitatibo bat ahalbidetzeko.
Berrikuntza eta industriaren alorrean neurriak hartu behar dira testuinguru ekonomiko teknologiko berriari aurre egiteko, arreta berezia eskainiz krisiaren alde gogorrena pairatzen ari diren eskualdeetan. Etorkizuna irabazteko apustu estrategiko honetan, BPGren %3 Ikerketa eta Garapenerako bideratzea, enpresa nagusien errotzea eta euren konpromisoa lotzea edo digitalizazioa enpresa txiki eta ertainetara eramatea badira garatu beharreko ekimen nagusi batzuk.
Berdintasunaren aldeko politikak bolo-bolo daude azken aldian baina ez dago berdintasunaren bidean aurrera egiterik zaintza ereduaren inguruko erabaki eraldatzailerik hartu gabe, horretarako hainbat proposamen egiten ditugu, besteak beste, zaintza lanetan urteetan aritu diren emakumeak konpentsatzeko funtsa sortzea eta etxeko langileen eskubideak babesteko neurri sorta bat euren lan-baldintzen kalitatea hobetzera bideratuta.
Babes sistemari dagokiola Euskal Herria eredugarria izan behar da arlo honetan, gure jendea zaindu eta elkar babesteko dugun arduran. Arlo honetan hainbat neurri proposatzen ditugu jada ditugun eskuduntzak baliatuz:
o Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta egun jasotzen duten pentsiodunek murrizketarik gabeko osagarria jasotzeko ekarpen berezia
o Pentsio baxuak osatzeko eskubidea pentsiodunen artean zabaltzeko informazio eta asistentzia kanpaina bideratzea
o Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren murrizketak gradualki ezabatzeko
Ardatz nagusi hauekin batera beste hainbat neurri proposatu ditugu gizartearen beharrei eta gure ekonomiaren erronka berriei behar bezala erantzuteko: Gazteen emantzipazioa sustatzeko oinarrizko errentaren proiektu pilotua garatzeko, Merkataritza txikia babesteko, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) aurrekontua hobetzeko,Garapenerako lankidetzarako funtsa indartzeko, %0.7 helburu izanik edota ETBn Euskarazko produkzioak indartzeko.
Hoy ustedes aprobaran un presupuesto con nuevos compañeros de viaje, que quieren hacer creer a la sociedad vasca que con ellos este presupuesto da un primer paso en una nueva dirección, no sé si hacia el cielo.
Pero la dirección no ha variado y la postura de este gobierno tampoco. Un gobierno que anuncia el advenimiento de una nueva era de estabilización, cuando ahí fuera persiste el entorno de turbulencias políticas y económicas.
Este gobierno está cómodo en el valle, deambulando, pero este país de tradición montañera lo que necesita es subir la montaña, porque desde el valle, uno nunca ve lo que hay al otro lado.