Eusko Alkartasunak bere kontrakotasun irmoa azaltzen du Audientzia Nazionalak martxan jarri duen Herriko Tabernen itxierarekin; bost urte baino gehiago dituen sententzia baten exekuzioa, hain zuzen.
“5 urteotan euskal gizarteak bakegintzan, normalkuntzan eta bizikidetzan sekulako aurrerapausoak eman ditu; gehienak, espainiar estatuaren oztopoak gaindituz”.
EAren aburuz sententzia honen exekuzioak “normalkuntza eta bizikidetza kriminalizatzeko helburua besterik ez du, egungo gizartearen beharrizanekin inondik eta inora bat ez datozenak. Zentzu honetan, berriro diogu estatu espainiarrak ez duela hemendik ireki eta landu dugun bakegintzaren eszenatoki berrian inolaz parte hartu nahi”.