Eusko Alkartasunak bat egin du GuraSOSek deialdiarekin, igande honetan kolektiboak “kutsaduraren pandemia” bezala definitzen duena salatzeko, leiho eta balkoietatik eguerdiko 12etan egingo den burrunbarekin, alegia
Txernobylgo zentral nuklearreko istripuaren urteurrena aukeratu du GuraSOSek kutsaduraren aurkako protestarako. Izan ere, arazoak euskal gizarteari eragiten dio konfinamenduan ere eta, kasu batzuetan, are gehiago egoera horretan, etxeak behar bezala aireztatzea ezinezkoa delako eta, adibidez, erraustegiek kaltetutako etxetik irtetea ezin delako.
Gizartea, alderdi politikoak eta eragile sozial eta ekonomikoak pandemiaren aurreko sistemara itzultzea ezinezkoa dela konturatzen ari diren honetan, Eusko Alkartasunak gogorarazi du gizakiak naturarekin duen harremana dela birformulatu beharreko esparru nagusietako bat.