Gizartea etxean konfinatuta dagoenean, indarkeria matxistaren aurkako neurriak egoera berri horretara egokitzeko neurriak hartzeko beharra aldarrikatu du Eba Blancok, EH Bilduko legebiltzarkide eta Eusko Alkartasunako jarduneko idazkari nagusiak. Egoera berriari erantzun berriak eman behar zaizkiola esan du Blancok, “krisi honetara moldatuko den erantzuna” martxan jartzeko EH Bilduk proposatzen dituen ekimenak aurkeztean. Ekimenak ez du aurrera egiteko beharrezko botoak lortu.
Etxea eta familia emakumeontzako espaziorik hilkorrenetarikoa dela abiatuta aurkeztu du bere ekimena EH Bilduk, biolentzia matxistak hildako andre gehienak etxean eta bikoteak edo bikote ohiak hil dituztela gogoratuta. Gainera jakina da “emakumeen aurkako indarkeria areagotu egiten dela bizikidetza egonkortzean edo handitzean; adibidez, opor garaian” eta “aditu ezberdinek nabarmendu dutenez, indarkeria matxista bera ere moldatu egingo da krisi egoeretara”.
Lehendik zegoen arazo larria egoerara moldatuko den bezala, erantzuna ere egoera berrira moldatzea eskatu du Blancok, azken bi hilabeteetan Euskal Herrian (Soraluze, Baiona eta Angelun) hiru emakume hil dituztela gogoratuta.
EH Bilduk egindako proposamenean bi ideia nabarmentzen dira: Urgentziazko koordinazio gunea eratu dadin erakundeetako ordezkariekin bai, baina baita berdintasun teknikariak, gizarte zerbitzuetako buruak, mugimendu feministako kideak,…; eta herritarrak komunitate zaintzaile bilakatzeko garrantziaz ohartuta, indarkeria matxista ezabatzen lagundu nahi dutenei behar duten informazioa ematea.
Hemen irakurri dezakezu Eba Blanco, Legebiltzarreko Mahaiko lehendakari ordea eta Eusko Alkartasunako jarduneko idazkari nagusiaren hitzaldi osoa.
Etxeetan konfinatuak egon behar dugun momentu hauetan, neurri honen garrantzia zalantzan jarri gabe, garrantzitsua da aztertzea, nolako espazioa den etxea kolektibo ezberdinen behar eta bizipenen ikuspegitik. Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeen ikuspegitik egin nahi dugu gaurko eztabaidaren bidez.

Instituzioek familietan kokatu dituzte neurri gutxi eta ardura handi batzuk. Gogoratu dezagun, gobernu honek ere hartu zuen lehen erabakia eskolak ixtearena izan zela, familietan hau kudeatzeko zama kokatuz.
Familia nuklearrekin noski, eta honen eta instituzioen tarteko komunitatea ezabatu egin da erantzun dinamikatik. Beranduago etorriko gara komunitatearen garrantzira. Baina beharrezkoa deritzogu gogoratzea familia dela emakumeontzako espaziorik hilkorrenetarikoa.
Oihane Ruiz arkitektoak indarkeria matxistagatik eraildako emakumeak nork eta non erail zituen aztertu zuen, eta ondorioak bi izen ditu:
alde batetik, senarra edo bikotea;
eta beste alde batetik, etxea.
A la mayoría de las mujeres asesinadas, se les ha arrebatado la vida en sus domicilios y han sido asesinadas por su pareja o expareja. ¿Y dónde están las mujeres y los niños y niñas que actualmente e inevitablemente están encadenadas a esas situaciones violentas? En sus casas. La respuesta debería, al menos, ponernos los pelos de punta. Pero parece que, en un primer momento al menos, nadie se preguntó esto a la hora de tomar decisiones. No nos cansaremos de decirlo, ante situaciones excepcionales, medidas excepcionales.

Bueno, egin zuenik egon zen, mugimendu feministatik eta adituen aldetik etorri baitzen deia.
Berria egunkarian, profesional ezberdinen testigantzak bildu zituzten eta Ianire Estebanez psikologoak esaten duen moduan: “‘Etxean geratuko naiz’ esaten dugunean, uste dugu denok egongo garela ondo etxean, espazio seguruak direlakoan; arazoa da emakume askorentzat etxea gune arriskutsua dela”. Konfinamendua hasi berritan, Soraluzen emakume bat hil zuen semeak eta ondoren Baionan eta Angelun emaztea erail zuten senarrek. Haien memoria ekarri nahi dugu gaur hona.
Maitena Monroy autodefentsa feministan adituak dioen bezala «Badakigu emakumeen aurkako indarkeria areagotu egiten dela bizikidetza egonkortzean edo handitzean; adibidez, opor garaietan».

Por lo tanto, desde un principio se debería de haber tenido en cuenta la situación de las personas que soportan relaciones violentas. Pero lamentablemente, esta variable no se ha considerado a la hora de diseñar el confinamiento.
Nos faltan datos a la hora de hablar de la situación. A finales de marzo desde Emakunde se nos informó de que el número de denuncias se había reducido a la mitad y que podría deberse a las dificultades para interponer la denuncia.
El mayor control social del barrio, del entorno y el hecho de que el agresor sea una expareja que en estos momentos no convive con la mujer.
Creemos que éstas son hipótesis que provienen de una lectura muy cerrada de la violencia machista. Son más los casos de violencia ejercida por la pareja o expareja que los denunciados, como las agresiones sexuales. Y como se presupone que el acoso fuera del domicilio, las agresiones sexuales en el entorno laboral han disminuído considerablemente, ¿esto nos sirve para afirmar que las denuncias de violencia machista han descendido? ¿O que un tipo de violencia machista ha disminuido por la imposibilidad de estar presente en esos espacios?

Xehetasunak falta zaizkigu, ze eraso motaren salaketak egin duen behera, zein mantendu den… eta hori gabe, zaila da diseinatzea behar den erantzun espezifikoa.

Komunitatearen garrantzia aipatu da ere, eta honi arduratsuki jokatzera dei egin zaio. Argi daukagu garrantzitsua dela elkartasunezko eta elkar zaintzako auzoak sortzea, baina ez dugu ahaztu behar, indarkeria matxista ez dela soilik indarkeria fisiko bidez birsortzen. Tratu txar psikologikoak ikusezinak dira, eta sumisio eta birrintze emozionalean eragin izugarria daukate. “Behar-beharrezkoak” dira gainera, indarkeria fisikoa gertatu ahal izateko.

Gainera, aditu ezberdinek nabarmendu dutenez, indarkeria matxista bera ere moldatu egingo da krisi egoeretara. Hartuko ditu forma sutilagoak, bizilagunak gertu daudela sentitzen badu, hartuko ditu forma ekonomikoagoak, krisi ekonomikoaren ondorioak beretzat erabili ahal baditu, hartuko ditu forma sinbolikoagoak, egoeraren mezu eta ideologiei moldatzeko. Eta honetaz pentsatzen aritu behar gara. Etengabe. Honen arabera, orain arte erabilitako forma eta protokoloak berritu behar ditugu.

Beste aldetik, gizarte baliabideak martxan jarraitzen dutela adierazi dute instituzio ezberdinek, baina ez da hauen birformulaketaz hitz egin. Egoera zaurgarrienetan dauden emakume hauek urgentziaz behar dituzte baliabide BERRIAK egoera berri honetara moldatuak.

Inoiz baina gehiago, instituzioen arteko koordinazio jarraitu eta zabal bat eman behar da. Horregatik, betiko baliabideak martxan edukitzeaz gain, hauek egoera honetara birformulatzeaz hitz egin dute bai aditu, zein mugimendu feministako kideek. Modu telematikoak bilatzea garrantzitsua da, baina badago, hau erabili ezin duenik, haren erasotzailearekin batera bizi delako.

Hori dela eta, hiru puntuko proposamena egiten genion Diputazio Iraunkor honi.

Lehenak:
Indarkeria matxistaren kontrako erakundearteko akordioan oinarritutako urgentziazko koordinazio gunea eratu dezala eskatzen zuen. Jakin badakigu hau martxan egon dela eta seitan bildu dela. Baina gure ustez, egun mahai hori osatzen duten instituzioetako ordezkariez gain, berdintasun teknikariak, gizarte zerbitzuetako buruak, mugimendu feministako kideak, arreta goiztiarrean ari diren profesionalak eta krisian inplikatutako bestelako eragileetako (babes zibila adibidez) ordezkaritza bat gonbidatu beharko litzateke mahai horretara.
Zergatik? Ba krisi honetara moldatuko den erantzuna, betiko buruetan uztea baino, pentsamenduak elkarrekin konpartituz aberastuko direla uste dugulako. Daukagun inteligentzia eta lanerako asmo guzti hori elkarlanean jarri behar dugu, egoera bereziek formula bereziak eskatzen baitituzte. Behin eta berriz nabarmendu dugu.

Indarkeria matxistarekin harreman zuzenean dauden pertsonek egon behar dute mahai honetan, dauden baliabideen erabilera egiten dutenak, bizipenengatik, hauek balio duten edo balio ez duten esaten jakingo dutenak. Mahai honek, besteak beste, egungo baliabideak krisi egoerara moldatzeko mekanismoak bilatu eta martxan jartzeko bideak errazteaz gain, konfinamendu egoera amaitzean beharko diren zerbitzuen indartze plan bat diseinatu beharko luke. Dagoeneko, datozen aste eta hilabeteetan hasi behar dugu pentsatzen. Aditu guztiek ohartarazi dute deskonfinamenduan sakontzen dugun heinean, kasu gehiago agertuko zaizkigula eta horretarako elkarrekin prestatu behar dugu egoera.

Bestalde, egunez egun, eta ia-ia herritarrenganako gertutasun handienarekin lanean ari diren oinarrizko gizarte zerbitzuekin koordinatzea eskatzen genuen. Haiek dira, bestelako gaien jarraipena egitean, etxeetan eman litezkeen egoeren behatzaile argienak. Daukaten lan zama ordea, izugarria da eta beraz, hauei baliabide tekniko eta pertsonalak eskaintzea eskatzen dugu bigarren puntuan.

Amaitzeko, herritarrak komunitate zaintzaile bilakatzeko nahia, edukiz hornitzea eskatzen genuen. Ongi dago dei egitea, baina nola jokatu ez dakizunean, zaila izango da parte hartze aktibo bat izatea. Egia da adibidez, kartel informatiboak sortu direla, eta hauek hainbat hizkuntzetara itzuli direla. Hori oso ongi dago, baina kartel hauek ikusgarri egiteko modua bilatu behar dugu. Dei hauek ikusgarri egin behar ditugu. Dagoeneko ez du balio denda baten sarreran kartela jartzearekin. Ongi dago eta egiten jarraitu behar dugu baina herritarren arreta bereganatuko duten espazioetara bideratu behar dugu hau dena, etxe guztietara helduko den kanpaina informatibo batekin.

Naciones Unidas ha definido la violencia machista como la Pandemia de las sombras. La sombra es cada vez más oscura y más grande. La experiencia de brotes de Ébola y Zika ya nos ha dejado bien claro que las epidemias y pandemias aumentan las desigualdades ya existentes. Por lo tanto, es previsible que las desigualdades socioeconómicas generen un mayor riesgo de violencia a las mujeres vulnerables y sufran más paro, tensiones económicas e inseguridad. Es decir, dificultades añadidas que provocarán aún más obstáculos para escapar de la pandemia de las sombras.

Horregatik behar dugu elkarlana. Instituzioen artekoa eta zuzeneko arreta egiten dabiltzanei baliabideak handituz. Baita instituzioen eta herritarren artekoa ere, komunitatea indartuz. Eta eragile eta aditu feministen eta instituzioaren artekoa ere, inteligentzia eta begirada guztiek politika indartsuak diseinatuko baitituzte.