Maiorga Ramirez, EH Bilduko legebiltzarkideak bere sailak aurrekontuak egiteko orduan zein lehentasun dituen galdetu dio Kultura sailburuari. Era berean, bere taldeak Kontu Publikoei egindako ekarpena azpimarratu du, “behar handiak dituen kultur sektore prekarizatu baten erronkei” heltzeko.
Ramirezek abangoardistatzat jo duenKultura Eskubideen Legea Aurrekontuak idazteko gida izan dadila eskatu du, “aldarrikatzen duguna eta aurrekontuetan jasotzen dugunaren arteko aldea murrizten jateko”.
Legebiltzarkideak sektoreak bizi duen prekarietate egoera azaldu du, eta Covidaren krisian larriagotu egin dela azpimarratu. Hori dela eta, “sektoreak orain arte baino inbertsio publiko sendoagoa behar du”. Nafarroan, EH Bilduren ekimenez, onartutako Txoke Planari esker posible dela esan du Ramireze, baina plana “oraindik ez da garatu”.