Galdera bi zuzendu dizkio Ainara Basurko Sustapen Ekonomikorako foru diputatuari gaurko osoko bilkuran Iker Rahonak. Lehenengoa -ostalaritzaren alorrekoa- Unai Rementeria ahaldun nagusiak erantzun du, gaiaren garrantzia eta gaurkotasuna dela eta. Rementeriak ez du zehaztasunik eskaini EH Bilduko batzarkideak egin dion eskariaren aurrean: ostalaritza sektorearentzat erreskate plana.
Erakunde guztiek sarean lan eginda eta sektorearen parte hartzearekin egindako erreskate plan eraginkorraren beharra aldarrikatu du Rahonak. Batzarkideak bere egin du “SOS ostalaritza” leloa, eta onartu du ez dela enpatia sektoreak eskatzen duena, bizi duten egoera kritikoa arintzen lagunduko duten neurriak hartzeko akordioak baizik.
Pandemiaren hasieratik hartutako neurriak kritikatu ditu Rahonak; izan ere, “kudeaketan eta aurreikuspenean akatsak egon dira, eta guztiz eskasak izan dira; hala ere, erakundeek ez duten autokritikarik egin”.
Izan ere, Rahonak gogoratu duenez, EAEko eta, baita Bizkaiko ekonomian pisu handia duen sektorearen egoera larria da: 13.000 establezimendu baino gehiago daude eta 60.000 langile hartzen ditu. EH Bilduko diputatuak adierazi duenez, langile horietako asko “itotzear daude; beste batzuek ezin izan dute gehiago eutsi, eta negozioa itxi behar izan dute”; gehienak gainera langile autonomoak dira edo enpresa txikiak dira eta etorkizun beltza dute aurrean.
Gai-zerrendako beste puntu batean, Aldundiaren 2019-2023 Proiektu estrategikoaren garapenari buruz galdetu dio Basurkori Rahonak. Proiektu horren helburua herrialdean berdintasuna lortzea da eta EH Bilduko helburu horren alde lan egiteko duen konpromisoa agertu du batzarkideak; izan ere, “pertsona askoren bizi-proiektuak oztopatzen ari da, ekonomia, lan eremua, hezkuntza edota garraio sare publikoaren faltari eragiten dion desberdintasuna, gainera Bizkaiko hainbat eremuen despopulazioan eragiten du”. Berdintasunaren helburua estrategikoa eta lehentasunezkoa dela aldarrikatu du Rahonak.
RAhona