Idurre Bideguren, EH Bilduko senatariak atzo Senatuko osoko bilkuran adierazi zuenez, legegintzaldi hau funtsezkoa izango da aldaketa klimatikoaren aurrean urrats garrantzitsuak emateko eta “gizakien eta ingurumenaren osasuna babesteko”. Bidegurenek balorazio hori egin zuen berotegi-efektuko gasen isurketa-eskubideak arautzen dituen legearen aldaketari buruzko eztabaidan.
Bidegurenen hitzetan, aldaketak “deskarbonizazio prozesuan eta klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko urrats bat gehiago dira”.
“Osasun larrialdian eta larrialdi klimatikoaren erdian murgilduta gaude, eta batak bestean eragiten du”, adierazi du senatariak; horregatik, “karbono isurketetan neutroa den ekonomia lortzeko trantsizio energetikoa egiteko premiazko neurri eraginkorrak hartzeko” eskatu du.

Bideguren