Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. zenbakiko Epaitegiak, 2020ko azaroaren 30ean jakinarazitako probidentziaren bidez, atzera bota du Eusko Alkartasunaren aurkako lau demandatzaileek, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mayorga Ramirez, Miren Julia Aranoa eta Mikel Goenagak, egindako eskaera Guardiako Epaitegiari bidaltzeko duela urtebete alderdiaren aurka hasitako prozeduran ustezko “erabilera judizialarekin dokumentuak faltsutzeko arau-hauste penal” bat egin izana,.
Sektore kritikoa deitutakoak primarien prozesuarekin eta afiliazioaren datu-baserako sarbidearekin lotuta jarritako demandaren ondorioz irekitako prozedura judizialaren ondoren, Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. zenbakiko Epaitegiak auzi-jartzailearen aurkako epaia eman zuen uztailean, atzera bota zuen datu-basera sartzeko asmoa, baieztatu zuen primarioen prozesuan ez zirela Mayorga Ramirezen eskubideak urratu, eta ohartarazi zuen Bermapide Batzordearen ebazpenak ez zirela zuzenbidearen araberakoak. Epai horren ostean, Lopez de Aberasturik, Ramirezek, Aranoak eta Goenagak eskatu zuten Guardiako Epaitegiari jakinaraztea “erabilera judizialarekin dokumentuak faltsutzeko arau-hauste penal bat” egin izana. Eskaera hori atzera bota da, delitu-zantzurik ez delako ikusi.
Lopez de Aberasturik, Ramirezek, Aranoak eta Goenagak aurkeztutako auzi-eskeen aurrean dagoen ebazpen hau ezagututa, bere jarduera egokia izan dela berretsi du EAko zuzendaritzak.
Sektore kritikoa deitutakoari dei egin dio berriro ere EAko zuzendaritzak, hausnarketa egin, barne eztabaida auzitegietatik atera eta mahai gainean behin eta berriro jarritako elkarrizketa eta negoziazio eskaerak onartu ditzan.