Pasaiako lonjaren proiektuaren inguruan galdetu dio Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa diputatuari Iker Intza, EH Bilduko batzarkidea, eta herritarrei emandako hitza batetzeko eskatu dio.

Intzak gogorarazi duenez, hamar urte igaro dira “mediatikoki eta hauteskundeei begira behin eta berriz erabili bai baina gauzatu ez den obra hasi zenetik”. “Gipuzkoako Foru Aldundiak berroneratzea finantzatu du eta proiektuarekin konprometitu da, orain portu inguruan bizi diren bizilagunei erantzuna eman behar die”, azpimarratu du EH Bilduko ordezkariak.

Intzak galdera zuzenak egin ditu: Lonjako terraza egingo da ala ez? Lonja osorik amaituko da, 10 urteren ondoren? Zertan da Pasaiako lonjaren obra? Sortu al da hitzemandako hiri-portu batzordea Pasaiako Portuko Agintaritzarekin? Zeintzu dira Aldundiaren konpromisoak lonjaren obra amaierara arte egin dadin?

Galdera zuzenak eginda ere, Batzar Nagusietako Presidentetzak diputatuak ez duela erantzuteko eskumenik eta zalantzak bere horretan geratu dira.
Intza