Danimarkak Groenlandiako herritarren burujabetza eskubidea onartu du
Groenlandiar alderdi subiranistak zoriondu ditu Eusko Alkartasunak, aste honetako hauteskundeetan arrakasta handia izan baitute. Alderdia pozik agertu da irlako herritarren bozkek Europar Batasuneko politikaren erdigunean jarri dutelako erabakitzeko eskubidea berriro ere.
Eusko Alkartasunak azpimarratu duenez, Groenlandiako herritarrek hala erabakitzen badute, independentzia prozesua egingo da Europar Batasunean, normaltasun politiko eta sozial osoz, eta Danimarkako Estatuaren errespetuarekin. Hauteskundeetako emaitzei begira, epe ertainean hiritarren galdeketarekin amaituko den prozesu subiranista egingo dela aurreikusi daiteke. Eskoziako erreferendumaren ostea, Europar Batasunaren barruan bigarren kasua izan daiteke.
Eusko Alkartasunak azpimarratu duenez, Espainiaren antzeko ezaugarriak dituen estatu batean -monarkia parlamentarioa eta nazioanitza, eta EBko kidea- prozesu independentista bat egingo da. Horrek argi uzten du Euskal Herriko eta Kataluniako burujabetza prozesuetarako oztopoek Espainiako Estatuaren gabezia demokratikoei erantzuten dietela; ez datoz Europar Batasuneko kide izatetik, Madrilek askotan hala adierazi duen arren.