Petronorrek Klima Aldaketaren Legera egokitzeko egin behar duen trantsizio ekologikoa behar bezala burutu dadin lagundu dezan deia egin dio Bizkaiko Foru Aldundiari Eusko Alkartasunako Bizkaiko koordinatzaile eta EH Bilduko batzarkidea den Iker Rahonak.
Onartu berri den Legeak eragin handia du petrolioaren eta gasaren sektorean, eta eragin handia izango du Petronorren etorkizunean. Rahonak azaldu duenez, enpresa era sakonean berrantolatu behar da, eta EH Bilduk Aldundiari “eraldaketa horretan laguntzeko” eskatu dio, “enplegua, lana, lan-baldintzak eta eskualdeko ekonomia kontuan hartuta”. EH Bilduko ordezkariak kezka aitortu du “arlo horretan, egun dagoen lan gatazka dela eta”.
Aldundiak argi izan behar ditu arlo horretako lehentasunak, ez Petronorren kasuan bakarrik, enpresetako trantsizio energetikoa “bidezkoa eta jasangarria den eredu ekonomikoa lortzeko” bidean egin dadin laguntzeko. EH Bilduren ustez, “erakunde publikoek, enpresei trantsizio eta eraldaketa prozesuan laguntzeko ez ezik, haien jokaera baldintzatzeko ere prest egon behar dute, ibilbide orriak ezarriz eta egiten diren inbertsio publikoen truke bermeak eta ordainak eskatuz”.
Rahona