EH Bilduk gogor salatu du argindarraren fakturarekin dagoen arazoa herritarrek bere benetako prezioaren gainetik ordaintzea dutela dela, eta argindar enpresak onura ateratzen dute egoera horretatik. Idurre Bideguren senatariak Senatuko osoko bilkuran adierazi duenez, “elektrizitatearen prezioa finkatzeko diseinua” da herritar guztiei -batez ere zaurgarrienei- eragiten dien arazoaren erantzulea: “Konponbidea araudi berria egitetik etorriko da bat da”.
“Egoerak hausnarketa serioa eta premiazko neurriak eskatzen ditu”, esan du Bidegurenek, eta argindarraren prezioa garestitzearen errua ez dela inolaz ere zergena adierazi du. a izatea ez dela zergen igoeraren ondorio. Hori dela eta, EH Bilduk PPk argindar enpresen zerga tasa jaisteko egindako proposamenaren aurka bozkatu du.
Argia igotzearen arrazoia sektorea liberalizatzeko prozesuaren ondorioa da; izan ere, “erregulazioan izandako aldaketei esker, enpresa elektrikoek behar dena baino gehiago kobratzen dute, eta urtetik urtera diru-sarrerak handituz joan dira”.
EH Bilduko ordezkariaren arabera, merkatu elektrikoaren diseinu berriak “enpresa elektrikoen eta kontsumitzaileen arteko soberakinak arautu behar ditu, eta bidezko trantsizio energetikoa egiten lagunduko duen faktorea ere izan behar du”.
Europako funtsak, gazteen enplegurako
Gazteen enpleguari buruzko ekimenaren eztabaidan parte hartu du Bidegurenek ere, eta berriro eskuinak egindako lan erreformarekin amaitzeko deia egin eta Europako funtsak gazteentzako kalitatezko enplegua sortzeko baliatzeko beharra defendatu du.
Gazteen langabezia tasak “kezkagarriak eta lotsagarriak” direla esan du senatariak, ia %40koak direla gogoratuz. Arazoa ez da hor geratzen, gazteek lanpostua galtzeko aukera gehiago dituztelako, baita lanean hasteko aukera gutxiago eta lan baldintza okerrak topatzeko probabilitate asko.
“Krisi bat beste baten atzetik pairatu duten gazteen belaunaldia” dagoela salatu du, horrek gazte askori “emazipatzeko eskubidea ukatzen” diola azpimarratuz. Egoera horretara “urte askotako politiken” heldu denez, egoera aldatzeko errezetak urgenteak dira eta “egiteko moduak eta lehentasunak aldatu behar dira”.