Gure babesa adierazten diogu Carles Puigdemonti
Errepresioarekin amaitzea eta esparru demokratikoa ezartzea da lehentasuna Katalunian: askatasuna eta bakegintza. Hori da indar subiranisten apustua, ez bakarrik Katalunian, baita Euskal Herrian ere, distentsio prozesuetan gatazka politikoak tentsionatu eta gaiztotzeko eragitea lortzen duten Estatuaren aparatuen aurrean.
Carles Puigdemont Sardinian atxilotzea bidegabekeria da, baina horrek ez du Kataluniako prozesu subiranista eta demokratikoa gelditzea lortuko. Amaitu ez den buruzagi independentisten aurkako errepresioaren aurrean, babes osoa eskaini die Eusko Alkartasunak Puigdemont president ohiari eta Pere Aragones buru duen Gobernuari.
Puigdemonten atxiloketa salatzeko Euskal Herrian egingo diren ekitaldietan parte hartzeko deia egin dio Eusko Alkartasunak jendarteari, errepresioan oinarritutako ustezko irtenbideak ez direla gizarteak nahi duen bidea erakusteko.